Gaur arratsaldean sekulako giroarekin ( kanpoan hotza, haizetea eta euri jasa baitzegoen) jokatu dira bi finalak. Ataundar zaletuek etengabe animatzen aritu dira partidu amaiera arte eta kaleko giro hotza ez da batere nabaritu frontoian. Sailkapenak honela geratu dira:
24-30 irabazi zuten Hernanin bertan, igandean, Gipuzkoako txapela, partidu lehiatu batean. Bi bikote hernaniarrak jaun eta jabe izan dira.
Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta dira Gipuzkoako
Txapelketako txapeldunak jubenil mailan, igandeko finalean, Enara
Macicior eta Alaitz Barrenetxea 24-30 gainditu eta gero. Bi bikote
hernaniarrek jokatu zuten finala Hernaniko kiroldegiko frontoian, beraz,
txapela Hernanin geratuko zela jakina zen.
Partidua parekatua
izan zen, batez ere hasieran. Irabazleek argi zuten zer egin behar
zuten, Macicior pasatzen saiatu ziren hasieratik eta asmatu zuten.
Barrenetxeak lan karga haundia izan zuen eta nahiz eta seguru ibili,
azkenean ezin izan zuten gorriek partidua aurrera atera.
Ligaxkan
Macicior eta Barrenetxea izan ziren nagusi eta lider amaitu zuten
partidurik galdu gabe, baina txapelketako porrot bakarra finalean iritsi
zen. Bi bikoteek ezagutzen dute elkar eta nabaritu zen partiduan zehar.
Final oso serioa jokatu zuten eta ordu bete pasako partidua izan zen.
Ez zuten apenas akatsik egin eta horrek final sendoa eta luzea izatea
eragin zuen.
Kerejetak bigarren urtez jarraian irabazi du txapela
eta aurten Iriondorekin lortu du garaipena. Joan den urtean txapeldun
izan zen Macicior, txapelik gabe gelditu da aurten.
Aiak, Ataun gainditu zuen ondoren jokatu zen bigarren mailako finalean
Hernaniko
frontoian emakumezkoen nagusien bigarren mailako finala ere jokatu zen
Aiaren eta Ataunen artean. Aiak erraz irabazi zion Atauni. Nahia
Eizmendi eta Garazi Eizmendi ahizpek Amaia Lopez eta Naiara Aldasoro
gainditu zituzten nagusitasun osoz.
Garazi Eizmendi atzelari
aiarra lehenengo mailako palista da, eta nabaritu zen finalean. Ataundik
jende ugari hurbildu zen Hernanira herrikideak animatzera.