23 noviembre 2021

Gipuzkoako txapelak 1.mailan Su-Berri tadearentzat

 

Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, igandean Hernanin, neska nagusien lehenengo mailako finala jokatu eta 27-30 galdu zuten, Su Berriko Leire Galdosen eta Maider Mendizabalen kontra. Frontoian izugarrizko giroa zegoela, Su Berrikoen sendotasunari eutsi ezinik aritu ziren hernaniarrak, uneoro markagailuan atzetik. 26na berdintzea lortu zuten, baina gehiago izan ziren kontrarioak, azkeneko zatian. Mendizabal nagusi izan zen atzean, eta aukera gutxi izan zituzten hernaniarrek, tantoak bukatzeko. Edonola ere, tanto ikusgarriak lortu zituzten bi aurrelariek.

Bertaratu ziren taldekideen animoak ez ziran nahikoa izan garaipena lortzeko

Hernanin bertan, baina ostiralean, semifinala zeu­katen Ainhoa Urienek eta Ekhine Balerdik, nagusien bigarren mailan; eta 14-30 galdu zuten, Ataungo Amaia Lopezen eta Naiara Aldasororen kontra. Ataundik etorritako makina bat zaleren burrunbak urduri jarri zituen hernaniarrak: ez ziren fin aritu hasieran, eta akats asko egin zituzten. Horrela, alde haundia lortu zuten kontrarioek, eta ezin izan zioten buelta eman.