Ostiralean amaitu zan Emakek ( emakume kirolariak ) antolatutako emakumezkoen esku pilota ikastaroa. Maiatzeko ostiral guztietan bi talde aritu dira ikasten eta hobetzen Patri Espinar pilotariaren esanetan. Baina egun berezia atzo izan zan sei partida jokatu baitziren. Aurrena Tiloseko pilotalekuan baina eguraldi txarragatik Kiroldegiko pilotalekuan jokatu behar izan zituzten partidu erdiak.