19 julio 2016

Aranoko pilotako finalak


 

Alaitz-Idoia eta Salegi-Lozano, txapeldun! 
Aurreko igandean bukatu zen Pala Txapelketa, finalak eta 3-4 postuen lehiarako partiduak jokatuta. Irabazi edo galdu, ondo ospatu zuten guztiek Kontsejun, bazkari eder baten bueltan. Santio jaietan denek daukate gozatzeko eta ondo pasatzeko tartea, eta halaxe egin dute Aranoko Pala Txapelketan ere.
Ba Alaitzek eta Idoiak jan­tzi zuten txapela, nes­ketan, 22-15 irabazita Maitane eta Naroari. Eta mutilen txapel­ke­tan, berriz, Salegi eta Lo­za­no izan dira onenak, finalean Loidi eta Amasen kontra na­gusituta 22-14.
Hirugarren posturako, oso partidu estuak
Lehiatuak izan baziren bi fi­na­lak, oraindik eta estuagoak izan ziren hirugarren pos­turako lehiak.
Nesketan, Emerenek eta Eide­rrek irabazi zuten, Gar­biñe eta Ainararen kontra, bi tantoren aldearekin (22-20). Eta mutiletan, azken tantoan erabaki zen, zein izanen zen hirugarren: 22-21 irabazi zu­ten Eztebek eta Ganixek, Ruiz eta Zubimendiren kontra.