mayo 07, 2023

GRABNIko finaletan hernaniarrak

 Hernaniarrak 4 finaletan hartu dute parte eta bietan irabazi.

Ostiralean, maiatzaren 5ean Miren Goikoetxea eta Leire Galdosek garaipena lortu zuten trinketean ARABAKO taldearen aurka 30-27. Hautatzailea Maider Mendizabal izan dute.

Gomazko paletan jubenil eta 22-azpi mailan BIZKAIKO taldeak izan dira hobeak. Jubeniletan Maddi Iriondo eta ane Kerejetak jokatu zuten eta sub22-an Enara Macicior Nagore Muruarekin.

Nagusi mailan Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek NAFARROAko taldearen aurka irabazi zuten

Maider Mendizabalek  txapelketa honetan bere ezker paretako pilotari ibilbideari agur esaten dio. Denboraldi honetako bost txapelketa nagusiak irabazita (Gipuzkoa,Euskal-Herria,Elitea, Etxarri Aranaz eta GRABNI ) esan dio agur. Oso denboraldi bikaina osatu du 46 urterekin.

Hala ere, Maider segituko du Gipuzkoako federazioarentzako teknikari lanak egiten.