09 marzo 2025

Gure pilotariak GRABNI txapelketan aukeratuak izan dira

 

Pozik eta harrotasunez jakinarazten dugu gure pilotariak GRABNI txapelketan parte hartzeko aukeratuak izan direla. Euskal Herriko eskualde ezberdinetako selekzioek parte hartzen duten lehiaketa garrantzitsu honetan, gure kirolariek beren talentua eta ahalegina erakutsiko dute, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako, Errioxako eta Iparraldeko selekzioekin batera lehian arituz.
GRABNI txapelketa modalitate ezberdinetan jokatzen da, eta gure pilotariek prestakuntza handia egin dute bertan maila altua erakusteko. Talde-lana eta gure kirolaren balioak defendatzea izango dira haien helburu nagusiak.

Zorte on gure pilotariei! Zuen esfortzua eta dedikazioa harro sentitzeko modukoak dira. Eutsi goiari!

Martxoaren 15 ean Hernanin jokatuko dira partidak arratsaldean: Jubenilak, Sub22 eta Nagusiak.

Gipuzkoa-Nafarroa.