04 mayo 2025

GRABNI 2025: Hernaniko ordezkarien parte-hartzea Mendizorrotzan



Atzo, Mendizorrotzan jokatu ziren GRABNI txapelketako finalak, giro bikain eta lehiakor batean. Gipuzkoa ordezkatuz, Hernaniko lau pilotariak paleta goma modalitatean hartu zuten parte, eta euren mailako onenekin neurtu ziren.

Sub22 mailako finala: Enara Macicior eta Ane Kerejeta, borroka eta emozioa
Sub22 mailan, Enara Macicior eta Ane Kerejetak partida ikusgarria jokatu zuten. Lehia oso gogorra izan zen, berdinketa ugari izan zituen eta tentsio handiko uneak bizi izan ziren. Gure neskak 24-27 aurretik jarri ziren, baina Bizkaiko ordezkariek 27ra berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, markagailua 29-27ra iritsi zen aurkarien alde, baina hernaniarrek adorez borrokatu eta 29ko berdinketa lortu zuten. Azken tantoetan, ordea, fisikoki indartsuago agertu ziren bizkaitarrak, eta 30-29 galdu zuten gureek. Partida ikusgarria izan zen, eta Hernanikoek maila bikaina eman zuten, nahiz eta azken unean txapelak ihes egin.
Nagusien mailan: Nafarroa nagusi, Maider Ardanaz protagonista
Nagusietan, Nafarroako ordezkariek nagusitasun handiz irabazi zuten. Maider Ardanaz atzelariak erakustaldi ikusgarria eman zuen, hutsik egin gabe partida osoan eta edozein tokitik tantoak eginez. Partida hasieran, Hernanikoek 2-0 aurretik jartzea lortu zuten, baina ondoren Nafarrak erritmoa igo eta partida euren alde eraman zuten, gureak 12 tantotan geratuz. Egia esan, Nafarrek ez zuten aukerarik eman, eta txapelak merezita eraman zuten.

Gipuzkoako hautatzaile eta entrenatzailea Maider Mendizabal izan zuten.