22 enero 2022

EH Kluben arteko Finalak Ogetan

 

Hernaniko bi ordezkariek lan txukuna egin dute gaur Ogeta pilotalekuan jokatutako partiduetan. 

Nagusi mailako partiduan hernaniar zaletuak agertu dira eta tanto bakoitzean sekulako animazioa jarri dute turutak astinduaz.

Jubenil mailan Enara Macicior eta Ane Kerejetak ezin izan dute garaipena lortu OROZKO OLGETAN taldearen aurka. Joan dan astean ere finala jokatzea lortu zuten (eta gutxi gatik galdu zuten) Hernanin jokatutako jardunaldian baina aurkari berdina edukita gaur zailtasunak izan dituzte eta 15-8 galdu dute Finala. Aurretik finalerdia jokatu dute LARRAUN B taldeari 12-20 irabaztea lortuz. Hortaz gazte mailan Hernani taldea azpitxapeldunak.

Nagusi mailan Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak ongi merezitako garaipena lortu dute ERREKALEOR en aurka 30-18 irabazita. Errekaleor taldea ez da kokildu, sekulako defentsa erakutsi dute eta aukera izan dutenean tanto politak ere lortu. Hernani taldeak hasera haseratik aurrea hartu du eta erraz jokatu duela esan daiteke. Beraz, aurten Hernani txapeldun nagusi mailan.