Azaroan hasi zen txapelketa eta Abenduaren 23an jokatu ziren finalak.
Arrakasta handiko txapelketa izan da , 68 pilotarik hartu dute parte aurten; pottokak, usoak, tximeletak, kattagorriak , 1.maila eta elite mailetan hain zuzen ere.
2004. urteaz geroztik Hernaniko pilotariren batek jokatzen du hutsik egin gabe; aurten 1.mailan 3 aritu dira (Tolaretxipi, Kerejeta eta Mazizior) eta elite mailan 4 (Irazustabarrena, Galdos, Eizmendi, Otxoa).
| 2023ko Abenduaren 23an | |||
| 1.Mailan | |||
| Aizpeolea-Sarasibar | 18 | 25 | MACICIOR-Larraza |
| Elite mailan | |||
| GALDOS-Ruiz de Azua | 16 | 25 | Murillo-EIZMENDI |
