diciembre 24, 2022

Etxarri Aranatzeko 2022.Finalak

Giro ezin hobea Gure Pilota elkarteak antolatutako 18.paleta goma txapelketaren finaletan. Frontoia jendez beteta eta izugarrizko animazioa. Txapelketa honetan maila guztietako neskek hartu dute parte.

1.mailako finala oso ona izan da, ia akatsik gabeko partidua, tantoi ikusgarriak burutu dute laurak.

Eliteko partidua berriz 9-19 ko emaitza irauli dute Urdinek. Azkenean, Maider Mendizabalen esperientziari esker, partidua irabaztea lortu dute. 

Maider Mendizabalaren azkeneko partaidetza izan da aurtengoa, urte guzti hauetan eduki dugu final gehienetan eta azkenean txapelakin amaitu du. Ohorezko aurreskua eta hainbat oparitxo eskeini die Gure Pilotako kideek. Zorionak eman behar diogu Gure Pilota elkarteari urtez urte txapelketa hau aurrera eramateko egiten duen ahaleginagatik.

2022ko Abenduaren 24an
1.maila
ENARA MACICIOR,Naroa Otxoa252515Nahia Eizmendi,Lusarreta
Elite maila
Uxue Murilo,Paula Gorostiaga24
25Haizea Salanueva,Maider Mendizabal



2022. Abenduan kronika.eus- etik jasota:

Partidu haundia jokatuta, Sakanako Txapelketa irabazi du Enara Maciciorrek, Naroa Otxoarekin

Hernaniarrak eta etxarri aranaztarrak 25-15 irabazi zuten final ikusgarria, Eizmendiren eta Lusarretaren kontra, joan den larunbatean.

Txapelketa ofizialen etena aprobetxatuz, Sakanako Txapelketan aritu dira Enara Macicior eta Ane Kerejeta palista hernaniarrak. Eta urtea ezin hobeto bukatzeko baliatu du aurrenekoak: txapelarekin bueltatu da Macicior, Naroa Otxoa etxarri aranaztarrarekin nagusituta.

Joan den larunbatean jokatu zituzten txapelketako finalak, Etxarri Aranatzen. Lehenengo mailako finala jokatu zuten Maciciorrek eta Otxoak, Nahia Eizmendiren eta Andrea Lusarretaren kontra. Ikusgarria izan zen partidua, eta maila ederrean aritu ziren lau finalistak, oso serio aritu eta sekulako tantoak jokatuta. Baina, denen artean, bereziki nabarmendu zen hernaniarra: tanto ikaragarriak lortu zituen berak. Azkenean, 25-15 nagusitu ziren Macicior eta Otxoa, markagailuak erakusten duena baino partidu ederragoan.

Horrela, txapelketa bikaina borobildu zuten Maciciorrek eta Otxoak. Ligaxkan, bere multzoko lider bukatu zuten, bi partiduak irabazita. Eta semifinaletan, Ane Kerejeta eta Leire Artazkoz menderatu zituzten (25-18), finalerako txartela lortzeko.

Larunbatekoa izan zen, gainera, Maider Mendizabal anoetarraren azkeneko partidua Sakanako Txapelketan, eta txapelarekin esan zion agur: 24-25 irabazi zuen eliteko finala, Haizea Salanuevarekin, Uxue Murilloren eta Paula Gorostiagaren kontra. Bukaeran, omenaldia egin zioten palistek eta Gure Pilota elkarteak.