Eizmendi eta Irazustabarrenarekin
30-26 nagusitu ziren Errekaleorren aurka Ogetan, kluben arteko txapelketan.
Hernani Euskal Herriko kluben arteko txapeldun izan da gomazko paletan. Pasa den larunbatean, Gasteizeko Ogeta pilotalekuan, Amaia Irazustabarrenak eta Garazi Eizmendik Errekaleorreko Ruiz de Azua eta Saez garaitu zituzten 30-26 final berdindu eta ikusgarri batean.
Hernaniarrak hasieran agindu zuten markagailuan, 5-3, 14-7, 17-9... baina aurkariek estutu eta asko hurbildu ziren markagailura. 17-16 jarri ziren, tanto bakarrera, 0-7ko partzialarekin eta 21-20 ere aurreratu ziren Ruiz de Azua eta Saez. Hala ere, hernaniarrak bikain erreakzionatu zuten eta berriz ere abantaila polita lortu zuten, 22-28 eta 23-29. Aurkariek ez zuten etsi eta hiru tantora hurbildu ziren, 26-29, baina azken tantoan ongi defendatu ziren hernaniarrak eta Errekaleorreko aurrelariak txapapera bota zuen azken pelotakada.
Sufrituta, baina azkenean txapela Hernanira etorri zen merezimendu osoz. Txapela garrantzitsua kluben artekoa, urtea ezin hobeto hasi dute palista hernaniarrek.