junio 01, 2024

Trinketeko Estatuko txapelketako finalerdiak Mendillorrin




Gaur, Iruñeko Mendillorri kiroldegian, emakumezkoen Trinketeko Estatuko txapelketako finalerdiak jokatu dira. Lehen partidan, Izaskun eta Leirek maila bikaina erakutsi dute erasoan, aurkariei nagusituz eta bi setetan irabaziz. Bigarren neurketan, Amaia eta Maider irabazteko zorian egon dira, baina azkenean bi setak galdu dituzte. 11. tantora arte berdinduta iritsi ondoren, jokoan huts batzuek partida galtzea eragin diete.