24 junio 2012

EmP-ko liga amaituta

5.Jardunaldian, erabakita geratu dira finalerdietan jokatuko duten bikoteak.
Osteguna-Ekainak 21ean jokatutako partiden emaitzak:
HUIZI-MENDIZABAL 3016PEREZ-GUTIERREZ
TIJERO-SENPER 3029ARRIOLA-PAGOLA
Ostirala-Ekainak 22ean jokatutako partiden emaitzak:
ETXEGIA-GARMENDIA 2830REDONDO-ARRIETA
1.MAILAKO FINALERDIA
ETXABE-MANZISIDOR 3028ABURUZA-MORON
1. FINALISTAK: GOIKOETXEA-EVARISTTI

Rosi Cuevas-en kronika:
Ostegunean Gaskan jokatutako ligako azkeneko partiduetan gorriak izan ziren nagusi. Hortaz, finalerdietarako sailkapena erabakita geratu ziren.
Aurreneko partidan Maider HUIZI jokalaria oso ongi aritu zen Maddi MENDIZABALen laguntzarekin, horrela errez irabaztea lortu zuten 30/16ko emaitza lortuz. Garbiñe TIJERO-Maider SENPER bikotea gutxigatik 30/29 partidua irabaztea lortu zuten (nahiz eta 24/29 galtzen joan izan), baina garaipena hori ez zen nahikoa izan finalerdietara pasatzeko. Partidu horietako bi garaileak 7 punturekin berdinduta amaitu dute liga baina, 3.Jardunaldian Gabirondo-Senper bikotearen aurka 30-27 irabazi eta gero, Huizi-Mendizabal bikoteak finalerdietara pasatzea lortu dute.
Ostiralean 1.mailako finalerdia jokatu zen. Itxaso ECHAVE-Goiatz MANZISIDOR irabazi dute eta finala GOIKOETXEA-EVARISTTI bikotearen aurka jokatuko dute Ekainak 30ean. Finalerdia oso erritmo onean jokatu da, hain juxtu 30-28 emaitza estuaz amaitu delarik. Hasieran gorriek aldendu dira baina 16/25/26/27 eta 28ra berdinketak lortu ondoren gorriek aurrea hartu diete.
Ostiraleko lehenego partida 2.mailako ligako azkeneko jardunaldi honetan finalera zuzenean pasatzea jokatzen zuten. Horrela, Maite REDONDO-Ariane ARRIETA bikoteak 30-28 ko garaipenarekin zuzenean finalerako sailkatu dira.
Datorren asteartean ekainaren 26ean jokatuko da 2.mailako FINALERDIA HUIZI-MENDIZABAL eta ETXEGIA-GARMENDIA bikoteak jokatuko dute arratsaldeko 6,30etan.