Trinketeko finalak izan ziren atzo arratsaldean Bilboko BIZKAIA pilotalekuan.
EMAITZAK aurreko sarreran daude.
Hernaniko Kronikatik jasotakoa:
Amaia Irazustabarrena eta Maider Senper dira Euskal Herriko
txapeldunak, Elkarteen Arteko txapelketan. Hernaniko bi jubenilek
30-16 irabazi zioten Sopelako bikoteari, Bilboko Miribillan, Bizkaia
pelotalekuan. Bi hernaniarrek sekulako partidua jokatu zuten eta
hasiera hasieratik aurretik joan ziren partiduan. Nagusietan, Perez
eta Ugalde hernaniarrek ez zuten hain zorte onik izan, eta galdu egin
zuten Abadiñoren kontra, 22-30.
Ligako arantza atera dute
Partidu bikaina jokatuta irabazi dituzte txapelak bi
hernaniarrek. Ligan galdu egin zuten (27-30) bikote honen kontra, eta momentu
onenean atera dute arantza.
Perez eta Ugalde, bigarren
Nagusi mailako finala gogorra izan zen, 15garren tantora
bitarte. Hor, Abadiñoko bikoteak 5 tanto segidan egin, eta aurrea hartu
zien hernaniarrei, partidu bukaerara arte. Hiru tantoren aldea ere izan
zuten Eneritz Perezek eta Irati Ugaldek, baina urduritasun punttu bat
sartu zitzaien 15-21 atzetik jarritakoan. Bukaeran erasoan gehiago
saiatu ziren, eta min egitera ere iritsi ere bai, baina ez buelta
emateko adina. Txapelketa ederra hernaniarrena, eta txapeldunordeen
saria, ondo merezia.