marzo 08, 2024

Hernaniarrak euskal selekzioarekin San Franciscon

 2022-23 denboraldian eliteko txapelketan lortutako sailkapenari esker, aurten San Franciscora joateko aukera izan dute Amaia Irazusta barrena eta Maider Huizi hernaniarrak, Leire Galdos oiartzuarra eta Maider Mendizabal anoetarrarekin batera gomazko paletan. Kaliforniako Euskal Jaia txapelketa jokatzen aritu dira. Urtero San Franciscora bidaia egiten du Euskal Selekzioak. Pilotariak aukeratzeko garaian, rankinga edo merituak hartzen dituzte kontuan. Hamar egun pasa zituzten Ameriketan, otsailaren 14tik aurrera.