15 mayo 2019

San Isidro eguna Tilosetan

Hernanin omenaldi  egin zaie Aristegi eta Illarretsueta Berriko baserritarrei. .

San Isidro eguna da gaurkoa, eta festa giroan, baserritarrak omendu dituzte.
Hernanin, 11:00etako meza­re­kin hasi da eguna, San Joan Bataiatzailea elizan, eta se­gidan, bertsolariak eta esku pe­lota eta pala partiduak izan­ dira Tilosetan. Era berean, tartean, 11:45etan, esku pelota partiduaren ondoren, omenal­dia egin zaie aurtengoan, Aris­tegi baserriko Joxe Mari Ze­laia Olano eta Salustiana Ira­zus­ta Iraolari, eta Illarretsueta Berriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri.

Bertsolariak (Mujika, Iurramendi) beti bezain fin ibili dira, bai omenaldian, bai pilota partiden amaieran, beren umoreaz gozatzeko aukera eman baitigute bertaratutakoei.

Paletako partidan luxuzko epailea izan dugu gainera. Nahiz eta Garbiñe Tijerok izan epaile izateko ardura, partida jokatzea egokitu zitzaion azken unean, pala aspaldi utzita zuen arren. Gauzak horrela, epaile-lanak egiten pilotan eskarmentu handia duen pertsona izan genuen, Iñaki Esnal pilotaria, hain zuzen.
SAN ISIDRO JAIA HERNANIN
11:00, Meza San Joan Bataiatzailea elizan.
Ondoren, Oier Iurramendi eta Andoni Mujika bertsolariak Tilosetan, eta gizonezkoen arteko pelota partidua: Urkizu-Insausti/Arizmendi-Lizeaga.
Segidan, omenaldia: Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari, eta Illarre­tsueta Berri baserriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri. *Euria eginez gero, omenaldia udale-txeko arkupeetan egingo da, 11:45etan.
Jarraian, emakumezkoen pala partidua: Maider Mendizabal-Garazi Urdangarin Garbiñe Tijero/ Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi.
Bukatzeko, bertsolariak.