14 junio 2016

Hernaniko paletistak Tilos 7 pasako finalera

Emakumezkoetan Tilosetan jokatu ahal izan zen partidua. Idoia eta Alaitzek atzo jokatutako finalerdian 22-19 irabazi zien Urien-Otaegi bikote donostiarrari.Alaitzen kolpeak eta Idoiaren "ofizioak" bideratu zuten partidua 14-16 galtzen joan eta gero.
Atzo jokatu ziran Tilos 7 pasako 1.mailako finalerdiak. 1.Partidua Tilosetan jokatu ahal izan zan baina euriagatik 2.partidua Kiroldegiko pilotalekuan.



E.Ramos eta A.Zubimendi sailkatu dira finalerako partidu gogor baten ondoren. Ba zirudien 21-17an partidua beraiena izango zala baina aurkariak 21raino hurbildu ziran. Endikak ordea, arriskua hartuz, txoko aldera txaparen gain gainetuk ozta ozta ezker paretan joaz lortu zuen garaipenerako tantoa. Finalerdi horretako aurkariak Aroztegi-Aroztegi izan dira.

FINALAK Ostiralean Ekainaren 17an.
1.mailan E.Ramos-A.Zubimendi // Horno-Unda
Emakumeak: A.Tejedor-I.Tejedor // Irigoen-Astigarra