Hernaniko Iñauterietako jaietan pilota jaialdi berezia ospatu zen, nahiz eta espero baino ikusle gutxiago hurbildu frontoira. Bi partida jokatu ziren: lehenik, nesken paleta goma modalitatean, eta ondoren, mutilen eskuzko norgehiagoka.
Nesken partidua oso azkarra izan zen, aurrelariek erakustaldi bikaina eskaini baitzuten. Tanto ikusgarriak egin zituzten, eta haien joko bizkorrak frontoiko giroa berotu zuen. Hasieran paleta larruz jokatzeko asmoa bazegoen ere, hurrengo egunean finalerdiak zituzten paleta gomaz, eta bi modalitateak nahastea ez zen egokitzat jo.
Ondoren, mutilen eskuzko partida izan zen. Nahiz eta ikusle kopurua apala izan, bertaratutakoek kirolari guztien ahalegina eta kalitate handiko jokoak txalotu zituzten.