Eguraldi txarraren eraginez ordutegian aldaketak izan dira gaurkoan; izan ere, eguerdiko 12:00etan jokatzekoa zen Gipuzkoako pala finala arratsaldeko 15:00etara atzeratu behar izan dute. Itxaronaldiak, ordea, merezi izan du: kantxan bildu direnek ordubete eta erdiko partida gogoangarriaz gozatzeko aukera izan dute.
14 noviembre 2026
Gipuzkoako Pala Finala: Ikuskizun paregabea eta amaiera ezin estuagoa
1.mailako emakume nagusien finalerdia Hernanin
Joan den urteko azpitxapeldunen aurka aritu ziren Nahia Eizmendi eta Leire Galdos. Partidua irabazita finalerako txartela lortu zuten. Aurkariak Naroa saez eta Garezi Eizmendi izango dituzte. Azken hauek partidurik galdu gabe sartu ziren zuzenean finalean.
Euskal Selekzioarekin zillarra 2026 munduko txapelketan
Urriaren 15tik 24ra jaokatu da Argentina eta Uruguayen munduko euskal pilotako txapelketa.
30metroko modalitatean Nagore Martin (Amaia Irazustabarrena) izan dira Euskal Selekzioko ordezkariak.
Finalean Nagore Martin eta Maider Ardanaz (spainiako ordezkaria) nafartarren aurka aritu zen:
- Euskadi vs Espainia (gomazko paleta, finala, emakumezkoak). 0-2 (10-15 eta 13-15)
12 octubre 2026
Gure bi pilotari La Pampan
José León Chapartegui de Macachín, La Pampa Euskal Etxearen 50. urteurreneko ospakizunen barruan, irailaren 26an Emakumeen Paleta Pilota Topaketa ospatu zen José León Chapartegui Trinketean.
Euskadiko federazioaren eskutik bertan izan dira lau pilotari euskaldunak: Nahia Eizmendi (Aia),Naroa Saez(Laudio) eta gasteizko Olatz eta Naroa Zulaika ahizpak. Esperientzi izugarria izan da euskaldun pilotari gazte hauentzat.
Lau taldeen arteko txapelketa burutu zuten (hiru bikote eta beste taldea hiru pilotariz osatutakoa baitzen).
22 septiembre 2026
Euskal Jaiak giro bikainean
Giro bikaina Tilosetako frontoian
Joan den igandean (Irailak 20)Hernaniko euskal jaietan giro paregabea bizi izan dugu Tilosetako frontoian. Eguraldiak lagun, jende dezente hurbildu da ikuskizuna gozatzera, eta horrek festa giroa areagotu du.
Emakumezkoen pala partidua zirraragarria
Emakumezkoen pala partidua benetan zirraragarria izan da. Gorriz Leire Galdos eta Amaia Irazustabarrena aritu dira, eta urdinez Garazi Eizmendi eta Naroa Saez.
Partidua hasieran urdinek aurretik joan dira, baina hainbat berdinketa egon dira norgehiagoka zeharkatuta. Azkenean, gorriek 25-24 irabazi dute, tanto harrigarri eta ikusgarriak eskainiz ikusleei.
2026. PALETA GOMAZKO GIPUZKOAKO Txapelketa Hasi da
Jona den asteburuko emaitzak (garaipenarekin hasi ziren)
| Data eta ordua | Zkia | Emaitza | Frontoia | Etxekoa | Kanpokoa | Txapelketa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 2026/09/12 | 1 | 15 - 25 | ELGOIBAR - | LAGUNAK 1 | HERNANI 2 | G - GP binaka G-GPBI-N3 |
| 2026/09/13 | 1 | 25 - 24 | HERNANI | HERNANI 1 | ZARAUTZ 4 | G - GP binaka G-GPBI-N3 |
Aste bikaina Hernaniko kirolarentzat
Aste honetako emaitzak benetan bikainak izan dira: Hernaniko talde guztiak irabazi zuten beren partidak.| Data eta ordua | Zkia | Emaitza | Frontoia | Etxekoa | Kanpokoa | Txapelketa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 2026/09/17 | 1 | 27 - 30 | HERNANI | HERNANI 1 | HERNANI 2 | G-GPBI(emaku)-N1 |
| 2026/09/19 | 4 | 17 - 25 | VILLABONA | BEHAR ZANA | HERNANI 1 | G-GPBI-N3 |
| 2026/09/19 | 1 | 30 - 13 | HERNANI | HERNANI 1 | IZURUN | G-GPBI(emaku)-N2 |
| 2026/09/19 | 2 | 25 - 22 | HERNANI | HERNANI | EPLE 1 | G-GPBI-N2 |
| 2026/09/19 | 3 | 25 - 13 | HERNANI | HERNANI 2 | GAZTELEKU 2 | G-GPBI-N3 |
| 2026/09/19 | 4 | 27 - 30 | HERNANI | HERNANI 2 | HERNANI 3 | G-GPBI(emaku)-N2 |
LOIDI eraikuntzaren laguntza
Aurten LOIDI eraikuntzak babesle moduan laguntzen digu, eta ekipamendu berria eskaini digu taldearentzat.
22 junio 2026
Bigarren mailako bosterdiko finalak Hernanin
Larunbatean emakumezkoen 5 t’erdiko banakako txapelketaren finalak jokatu ziren kiroldegiko pilotalekuan, eta egia esan, beroa izan zen protagonista nagusietako bat. Pilotariek ez zuten soilik aurkaria aurrean izan, tenperatura altuek ere gogor estutu zituzten.
Jubeniletan, Iraia Miranda izan zen txapelduna, Enara Urdangariren aurka jokatutako finalean. Hasieran lehia nahiko parekatua izan zen, baina beroak gehiago zigortu zuen Enara, eta hori nabari izan zen partidua aurrera joan ahala.
Nagusi mailan ere final polita ikusi ahal izan zen. Hernaniko Maddi Iriondo eta Debako Elaia Oiartzabal aritu ziren nor baino nor, eta azkenean Oiartzabalek jantzi zuen txapela. Iriondo 19 tantotan geratu zen, oso gertu, baina azken zatian Oiartzabal sendoago aritu zen.
12 junio 2026
Tilosetan pala-jokuak
Gaur arratsaldean giro ederra izan da Tilosetako frontoian, CD Hernaniko pala sailak antolatutako ekitaldian.
Lehenengo, pala-eskolako gaztetxoek partiduak jokatu dituzte, eta gero parte-hartzaileak hiru taldetan banatuta, hainbat jolas egin dituzte frontoian.
Ondoren barrenean ere ibili dira, eta amaitzeko, denek jaso dute saritxo bana. Arratsalde polita, giro onean!

08 junio 2026
Tilos7 pasa txapelketa
Tilos 7 Pasa txapelketak aurtengoan ere emozioz beteriko finalak utzi ditu, maila guztietan joko ikusgarria eskainiz eta zaleak gozaraziz.
Emakumezkoen bigarren mailako finalean, hasiera batean norgehiagoka orekatua espero bazen ere, Gomez ahizpek berehala hartu zuten agintea. Izaro eta Maddi Arraras bikoteak ezin izan zien erritmo biziari eutsi, eta azkenean, 5-22ko emaitzarekin, nagusitasunez eskuratu zuten txapela.
Lehen mailako emakumezkoen finalean, berriz, ikusmin handia zegoen, txapelketako bi bikote indartsuenak aurrez aurre baitzeuden. Hasiera parekatu baten ondoren, Uxue Aranburu eta Ekhiñe Balerdik sendo eutsi zioten jokoari, eta azken zatian lortutako aldeari esker 22-15 nagusitu ziren Ane Zubiri eta Ainhoa Urienen aurka.
Herrikoien mailan, Xenki Astiazaran eta Josu Iparragirre izan ziren jaun eta jabe. Hasieratik bertatik erritmoa markatu zuten, bereziki Xenkiren joko maila bikainari esker, ezker zein eskuin aldean nagusitasun handia erakutsiz. 22-6ko emaitzak argi uzten du finalaren norabidea.
Gizonezkoen lehen mailako finalean, txapelketako unerik ikusgarrienetako bat bizi izan zen. Kiroldegian jokatutako lehen finalak baldintzatutako neurrian, euriagatik Tilosetatik kiroldegira pasa behar izan zuten. Lau pilotariek maila ikaragarria erakutsi zuten. Azken tantoetara arte erabaki gabe egon zen partida, eta azkenean, Julen Loidi eta Aratz Luisak 20-22 irabazi zuten Odei Arregi eta Alain Luisaren aurka.
Azkenik, gizonezkoen bigarren mailako finalean, Loidi-Manterola bikoteak sendotasun handia erakutsi zuen. Goitia aita-semeek lan handia egin bazuten ere, batez ere atzeko koadroan, ezin izan zuten tantoak amaitzeko aukerarik sortu. 16-22ko emaitzarekin, Loidi eta Manterola izan ziren txapeldunak.
Laburbilduz, Tilos 7 Pasa txapelketak maila handiko pilota eta emozio handiko finalak eskaini ditu, parte-hartzaileen kalitatea eta lehiakortasuna agerian utziz.
28 mayo 2026
Aisia taldearen denboraldi amaiera
08 febrero 2026
Hernaniko palistak EITBko HELMUGA saioan
25 enero 2026
Hernanin arratsalde ederra euskal kluben arteko finaletan
Atzo, Hernanin, Euskal Herriko kluben arteko hiru final jokatu ziren giro bikain batean.
Kadete mailako finalean, partida oso orekatua izan zen, baina azkenean San Juan Donibane taldeak lortu zuen garaipena markagailu estu batekin: 30 – 28, Gure Pilota taldearen aurka.
Gure Pilota: Campos Jauregi J., Garmendia Etxabe A.
Emaitza estuak erakutsi zuen bi bikoteek maila handi eta lehia handiko partida eskaini zutela ikusleei.
Bigarren partidan, Auñamendiko bikoteak oso indartsu hasi zuen neurketa, eta hasieratik abantaila handiaz aurreratu ziren. Hala ere, Gure Pilota taldeko bikoteak ez zuen etsi, eta puntuetan gora eginez 21n berdintzea lortu zuen.
Une horretan, Auñamendiko aurrelaria nekeak jota partidoari eusteko zailtasunak izaten hasi zen, baina bukaerarako bere maila berreskuratu eta berriro erasoko burua bihurtu zen. Azkenean, Auñamendik 30-22 nagusitu zen, joko sendo eta erakargarria eginez.
Nabarmendu beharrekoa da Auñamendiko aurrelariak ezker kolpearekin bukatutako tanto zoragarriak, publikoaren txalo beroak jaso zituztenak.
GURE PILOTA(Etxarri-Aranaz) Gaintzarain Berastegi 0., Beltza Beristain A.
AUÑAMENDI(Orbaizeta): Zabalza Encaje E.,Zabalza Ubau I.
Azkenik, nagusi mailako finala jokatu zen, aurten lehen aldiz jokotara arituta. Modalitate berria izanik, pilotariak oraindik ez daude guztiz ohituta sistema honetara, eta hori nabarmena izan zen jokoan.
26 diciembre 2025
Paleta Larruz kluben arteko 1.Txapelketan Hernaniarrak garaile
Gaur Hernaniko udal pilotalekuan jokatu da Ezker Hormako Kluben Arteko 1. Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako emakumeen finala, giro polita eta jendetsuan.
HERNANI 1eko bikoteak, Irazustabarrena-Galdos, nagusitasunez irabazi du finala, 35-16ko emaitzarekin, txapelketako partida guztiak irabazita txapeldun borobilak bihurtuz.
Bigarren postuan amaitu dute Eizmendi-Kerejetak, lan txukuna eginda, Nahia Eizmendik oso ongi lagundu baitio Kerejetari, nahiz eta gorriek erraz jokatu duten eta partidua ondo kontrolatu duten.
Amaieran, lau pilotariek adierazi dute pilotak bixi xamarrak irten zaizkiela.
24 octubre 2025
GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK 1.mailan
Gaur Alegin jokatu da 1. mailako nesken finala paleta goman. Eizmendi ahizpek nagusitasunez irabazi dute, Alegiko Intxurre taldeko Olano eta Muruaren aurka. Partida oso borobila egin dute Eizmenditarrek, eta garaipena guztiz merezitakoa izan da.
Gipuzkoako txapelketan parte hartu duten batzuk hauek:
11 agosto 2025
Ordiziako festetan paleta larruzko finalak
Uztailak 25ean jokatu ziren larruzko paletako 5 final.
Etorkizunekoen mailako partida estu joan zen. 30-25eko emaitzaz Telmo Martin zumaiarrake ta Aner Rekondo hernaniarrak jantzi zuten txapela. Telmo Carballo zumaiarrak eta Aritz Maiora olaberriarrak gogor saiatu arren, ezin izan zien Aner atzelariaren joari eutsi.Emakumezkoetan partida ez zen nahi bezain orekatua izan. Beste konpromezu batzuk tarteko ezin izan zen finalean azaldu Miren Larrarte bidaniarra eta zuzendaritzak Uxue Olano altzotarraren aldeko apostua egin zuen, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Nagore Murua altzotarrarren aurka egiteko. Nola nahi ere, azken hauen aldekoa izan zen amaierako emaitza. 35-19.
22 junio 2025
22 Urtez Azpikoen Finala: Orozko Nagusi Irungo Ramuntxon
Ekainaren 8an jokatu zen 22 urtez azpikoen finala Irungo Ramuntxo trinketean. Orozko taldeak, Olatz Zulaika eta Naroa Saez pilotariekin, nagusitasun handia erakutsi zuen eta garaipen argia lortu zuen Hernaniko taldearen aurka (Nahia Eizmendi eta Enara Macicior).
EHko Paleta Arjentinarreko Trinketeko Finala Iruran
Gaur Irurako Ametsa trinketean jokatu da Euskal Herriko paleta arjentinarreko trinketeko finala. Oberena eta Hernani izan dira aurrez aurre.
Partidua hasieran nahiko berdindua joan da, 8-7ko markagailuarekin, baina une horretan Hernaniko atzelariak min hartu du eta hortik aurrera errenkan ibili behar izan du partida osoan. Hala ere, Hernanikoek 21 tanto egitea lortu dute, ahalegin handiz.
Azkenik, txapeldunak Oberena taldeko Haizea Salanueva eta Uxue Murillo izan dira. Zorionak txapeldunei eta parte-hartzaile guztiei, eta bereziki Izaskun Arrosagaray eta Maider Mendizabal Hernaniko pilotariei erakutsitako adoreagatik!
21 junio 2025
Neska Infantilen Topaketa Tilosetako Frontoian
Giro Beroa, Pilotari Giroa
Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.
Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.
Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.
Kanpoan Ikasten Ari Direnak
Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.
Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!
Infantilen topaketak Oreretan
Errenteria, Oiartzun eta Hernaniko infantilan elkarren aurka aritu dira jokatzen Otsaila eta Apirila bitartean.
Topaketa hauen amaiera Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izan zen apirilaren 5ean.

.jpeg)
.jpeg)




.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

.jpeg)




.jpeg)






















