Larunbatean emakumezkoen 5 t’erdiko banakako txapelketaren finalak jokatu ziren kiroldegiko pilotalekuan, eta egia esan, beroa izan zen protagonista nagusietako bat. Pilotariek ez zuten soilik aurkaria aurrean izan, tenperatura altuek ere gogor estutu zituzten.
Jubeniletan, Iraia Miranda izan zen txapelduna, Enara Urdangariren aurka jokatutako finalean. Hasieran lehia nahiko parekatua izan zen, baina beroak gehiago zigortu zuen Enara, eta hori nabari izan zen partidua aurrera joan ahala.
Nagusi mailan ere final polita ikusi ahal izan zen. Hernaniko Maddi Iriondo eta Debako Elaia Oiartzabal aritu ziren nor baino nor, eta azkenean Oiartzabalek jantzi zuen txapela. Iriondo 19 tantotan geratu zen, oso gertu, baina azken zatian Oiartzabal sendoago aritu zen.
