abril 02, 2023

Hernani taldea Udaberriko txapeldunak nagusietan

 

 Apirilak batean jokatu ziran Ikaztegietan Udaberri txapelketako finalak.

Ekhine Balerdi eta Ainhoa Urien nagusi mailan Udaberriko txapeldunak dira Intxurre taldeari irabazita.


Partidua oso oso berdindua zijoan baina hernaniarrak beti atzetik. 18-18 zihoaztela Intxurreko Ane aurrelariak min hartu zuen eta partidua horrela geratu zan. Hala ere, bein partidua hasita, erabaki zan bukaeraraino jokatzea lagunartekoa jokatuz  Intxurreko beste jokalaria den Maddi animatu zan eta hortik aurrera partidu ona ikusteko aukera izan genuen. 27 raino berdintzea lortu zuten baina Intxurrekoak 29raino iritsi ziran. Hernaniarrak 28. lortu eta 29 ra berdinduta azkeneko tantoa ikusgarria izan zan: Intxurreko aurrelariak bi paretekoa bota zuen, denak pentsatzen genuen partidua hor amaituko zala eta Ainhoa Urienek sekulako espriñarekin pilotari ematea lortu zuen tantoa berak lortuz. denok aho zabalik utzi gintuen tantoak.