Gaur jokatu da Hernaniko pilotalekuan Gipuzkoako 3.Mailako mutilen finalerdietako bat.
Aurrez aurre herriko bi talde. Hiru pelotarik osatu dute talde bakoitza. Hernani 1 taldean, Kerejeta,
Gurrutxaga eta Legarreta aritu dira; Hernani 2, berriz, Ramos, Zubimendi
eta Ben Alik osatu dute.
18 talderen artean, onenak
Gipuzkoako Txapelketan, 18 talde aritu dira, eta onenen artean egon dira
hernaniarrak. Hernani 1 aurrena sailkatu da A multzoan, partidu guztiak
irabazita. B multzoan, berriz, bigarren izan da Hernani 2,
aurrenekoarekin berdinduta, zazpi partidu irabazi eta bakarra galdu
ondoren.
Hernaniarren maila onak saria izango du finalean, baina bi taldeek nahi dute bertan egon.
Finalerdian HERNANI 1 atera da garaile baina partidua oso berdindua joan da. Azkeneko berdinketa 13an izan da. Azkenean, Hernani 1 ( Ramos-Zubimendi) 25-15 ( Kerejeta-Legarreta).
.jpg)
.jpg)