16 noviembre 2014

Egiako finalean nesken erakustaldia


Santxo eta Gorrotxategi, nagusi Egiako finalean (22-17) Ojuel eta Aizpitarteren aurka Juanito Alvarezen Oroimenezko txapelketan.

 Aurretik nesken pala partidu bat jokatu da
GORRIZ: Eneritz Perez-Ariane Arrieta.......... 30
URDINEZ:Amaia Irazustabarrena-Eli Pagola 29 

Partiduak 42 minutu iraun du etenik gabe.Neska hauek ez baitute atsedenik eskatzen. Hasieran gorriak 3-0 aurrea hartu dute geroago berdinketak egon dira 3/5/8/9/10/12 eta 15 tatuetan; Hemendik aurrera urdinak aurrean jarri dira 15-18.Laister urdinen erreakzioa eta 18-19 ra hurbildu dira. Urdinek aurrea hartu dute 18-23. Baina 23rako berdinketa lortu dute gorriek. Berriro berdinketak 25/27/28/29 tantuetan. Azkenean gorriek lortu dute 30. tantua. Jokaldi bikainak egon dira, partiduan erritmoa jartzea lortu dute Ariane eta Amaiak. Elik tanto batzuk lortu ditu pilota moztuaz eta Eneritz berriz bi paretekin. 

Bitxikeri bat:
Pilotariek kamixetan beraien izena zeramaten jarrita; ez ordea Eli Pagolak. Horren ordez "eskubaloiko jokalaria den" ELI PINEDOren izenarekin jokatu baitu.

Antolatzaileek lau pilotariak zoriondu dituzte eskeinitako jokua eskertuz.