17 junio 2013

Tilos 7 pasako finalak

Merezitako lau txapeldun, Tilos 7 Pasa arrakastatsuan
Nesketan txapeldun, Andrea eta Ixone; mutiletan, Kerejeta-Gurrutxaga

Ikustekoa zen Tilosetako frontoiak ze itxura zeukan, larunbatean, Tilos7Pasa txapelketako finaletan. Fron­toiko buelta guztia ikuslez beteta zela jokatu ziren finalak, eta txapeldunak, nesketan Andrea eta Ixone eta mutiletan Kerejeta eta Gu­rru­txaga. Andreak eta Ixo­nek 22-13 irabazi zieten Iratxe eta Idoia Tejedorri. Ixonek agindu zuen, eta bere ezker eta eskubi kolpeak aldea markatu zuen.

Mutilen finalean ezusteko tristea izan zen. Lazkanok min hartu zuen, 8-4 galtzen ari zirela, eta ordura arte ikusgarria zijoan finala, hortik aurrera kolorerik gabekoa izan zen. Kerejetak eta Gurru­txagak 22-4 irabazi zuten. Nes­ketan, hirugarren postuan Ane eta Maddi geratu dira, eta laugarrenean Aran­tza eta Mari Jose. Mutiletan, hirugarren Dani eta Ahmed, eta laugarren Elejalde eta Luismi.

Antolatzaileak gustora dira parte hartzearekin eta izandako giroarekin. Esker bereziak eman dizkiete: Ibai-Mendi, Ansareo, Joxe Mari, Zintzarri, Kitto eta Udalari.