20 noviembre 2012

Sakanako txapelketan finalistak


Larunbatean, hilak 24ean jokatuko dira Etxarri-Aranazen Sakanako txapelketaren finalak.
1. mailan Goikoetxea-Huici bikote hernaniarra Garmendia-Mendizabal aurkari indartsuaren aurka arituko da. Ligilan galdu arren ezustekoa emateko prest azalduko dira hernaniarrak.


Senper hernaniarra Irati Otaegi Asteasuarrarekin aritu da. Ligilako azken partiduan Iratik min hartu zuen 11-10 irabazten zijoaztenean (partidua bertan behera geratu zan) finalerako sailkatu diren Garmendia-Mendizabalen aurka ari zirala. Hori dela  eta, hirugarren postuan geratu dira.
Txapelketa horretan finalerako 1. eta 2. sailkatu dira zuzenean finala jokatzeko; ez da finalerdirik jokatu. Hala ere, hernaniarren lana oso ona izan da eta espero degu  larunbatean borobiltzea lan hori.