10 septiembre 2012

2012 Gipuzkoako Txapelketa, nagusi mailan

Asteburu honetan hasiko da aurtengo Gipuzkoako txapelketa nagusi mailan.
Hernaniko bost talde arituko dira bertan lehiatzen; hiru talde bigarren mailan eta beste BI Talde 1.Mailan. Partidu horiek larunbatean jokatuko dira.

Larunbatean ere, Lesakako txapelketa abiatuko da. Bi bikote hernaniarrak arituko dira bertan.

Bestalde ostiralean auziperatuak izango diren gazteen alde bi partidu jokatuko dira iluntzeko bederatzi terdietan hasita. Aurreneko partidan neskak arituko dira palaz eta bigarrenean mutilak eskuz.

Horretaz aparte, asteburuan EUSKAL-JAIAK ospatuko dira. Horren aitzakiarekin igandean beste partida bana jokatuko dute neskak palaz eta mutilak eskuz.