04 junio 2012

Pagola eta Goikoetxea, SpainiakoOpeneko finalerdietan

SpainikoOpena maiatza haseran hasi zan. Aurrena, Mirenek eta Elik, sailkatzeko liga bat jokatu behar izan zuten (bi egunetan hiru partida jokatuz hain xuxen ere) eta sailkatzea lortu zuten; ondoren, liga jokatu dute  eta ongi jokatzearen ondorioz, larunbatean, ekainaren 9 an FINALERDIA jokatzeko sailkatu da bikote hernaniarra.
Koxka zaila izango dute gainditzeko; aurrean, Su-Berriko bikote indartsu eta beteranoa, munduko txapeldunak izanak diran Mendizabal-Arozena pilotariak izango baitituzte.
Lerro hauetatik zorionak eman nahi dizkiet biei, bikain aritu baitira. Horiekin batera, Maider Mendizabal entrenatzaileari ere (larunbateko aurkarietako bat) eskerrak eta zorionak eman behar dizkiogu, astearteetan teknifikazio lanetan, Gaskako trinketan, egiten duen lanarengatik.