Martxoaren 10-11an, jarri zen abian Federazioen
Arteko GRAVN Txapelketaren aurtengo edizioa. Izenak berak dioen bezala
Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Pilota Federazioak
arituko dira lehian nor baino nor. Txapelketa hau ezker horman zein
trinketean jokatzen da, jokamolde anitzetan eta hiru mailatan (gazteak,
22 azpikoak eta nagusiak).
Txapelketa hiru fasetan banatuko da:
- sailkapen ligaxka (martxoaren 11tik apirilaren 15era)
- finalerdiak (apirilaren 22ko asteburuan)
- finalak (apirilaren 29 eta maiatzaren 6ko asteburuetan)
Hona hemen Gipuzkoako selekzioarekin arituko direnen ligaxkako egutegiaren berri:
- Martxoak 10-11: Nafarroa-Gipuzkoa
- Martxoak 17-18: Gipuzkoa-Errioxa
- Martxoak 24-25: Atsedena
- Martxoak 31-Apirilak 1: Bizkaia-Gipuzkoa
- Apirilak 14-15: Gipuzkoa-Araba