marzo 13, 2023

2023 EH Irekiko eta Eliteko finalak Mallabian

 Larunbatean, martxoaren 11ean jokatu ziren Euskal Herria Irekiko eta Eliteko finalak Mallabian.

2. mailan, Hernaniar gazteek hutsik egin gabe, partidu serio eta ona jokatu ondoren Gure Pilota taldeari merezimendu osoz irabazi zien.Txapelketa bikaina jokatu dute, larunbatero larunbatero koxka bat igoz beraien mailan.


Elite mailan Irazustabarrena-Mendizabal 30-26 Murillo-Galdos irabazi zuten baina partidu osoa bi tantogatik atzetik, berdindu, atzetik....18 . tantuan lortu zuten aurretik joatea baina partidu leiatua izan zen. Azkenean esperientziak irabazi zuen, lasaiago ibili ziran Maider eta Amaia amaieran.

Txapelketa honetan Maider Mendizabalek agur esan zion bere pilotari ibilbideari.

2.mailako finala ikusgai: Facebokeen 

Eliteko finala ikusgai: EITB Kirolak