noviembre 02, 2021

Arrieta 2021. Elite mailako txapeldun

 

Martinekin batera 30-25 irabazi zuten Irazustabarrena eta Mendizabalen aurka.

Ariane Arrieta hernaniarrak, Nagore Martinekin gasteiztarrarekin bikote osatuz, 30-25 irabazi zuten Euskal Herriko Elite Txapelketa palan, Mallabian, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Maider Mendizabalen kontra.

Ordu eta erdiko partidu oso gogorra jokatu zuten, eta Arrieta oso seguru egon zen partidu osoan. Irazustabarrenak eta Mendizabalek ez zuten zirrikiturik aurkitzen eta arriskatu beharrean izan ziren. Arriskuak ez zuen saririk izan.