25 enero 2012

5. KUTXA SARIA

 AURKEZPENA DONOSTIAKO KIROL ETXEAN 20:30etan
 Bertaratu diren pilotariak, Iñaki Almandoz (KUTXAko ordezkaria) eta Patxi Jauregi ( GEPEko lehendakaria)
                                         Maider Senper,Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrak

Frontoi motzeko emakumezkoen goi mailako txapelketa honek aurreko urteetan izandako arrakastaren ondorioz, aurtengoan bosgarren edizioa antolatzea erabaki da.
Helburu nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakorra antolatzea da, egun dagoen ezker hormako joko maila handieneko txapelketa bilakatu nahirik. Baina aurtengoan berrikuntza modura bi mailatan antolatuko dugu txapelketa: alde batetik Sari Nagusia eta bestetik Promozio Saria, gazteei aurrera egiteko bidea ireki asmoz.
Txapelketaren iraupena hilabete batekoa izango da, urtarrilaren 29an hasi eta martxoaren 4an amaituko dena.

Kutxa Sari Nagusian, Euskal Herriko egungo 8 pilotari onenek eta nabarmendu diren 4 gaztek parte hartuko dute. Aukeratutako pilotariak hauek dira:

AURRELARIAKATZELARIAK
Amaia Irazustabarrena (Gipuzkoa)          Nagore Arozena (Gipuzkoa)
Maider Mendizabal (Gipuzkoa)Ariane Arrieta (Gipuzkoa)
Susana Muneta (Nafarroa)Rebeka Contin (Nafarroa)
Yanira Aristorena (Nafarroa)Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
Amaia Etchelecu (Lapurdi)Amaya Serre (Baxenafarroa)
Maritxu Housset (Lapurdi)Claire Bordagaray (Baxenafarroa)

Promozio sarian berriz, orain arte nabarmendu diren Euskal Herriko 6 pilotarik parte hartuko dute. Aukeratutako pilotariak hauek dira:

AURRELARIAKATZELARIAK
Ainhoa Garmendia (Gipuzkoa)                Maider Semper (Gipuzkoa)
Ane Isasmendi (Araba)Maddi Mendizabal (Gipuzkoa)         
Beatriz Andueza (Nafarroa)Irati Ugalde (Gipuzkoa)