| 2012ko otsailak 19, ZUMARRAGA,10:30 | ||||
| PROMOZIO SARIA | ||||
| 1 | ISASMENDI-MENDIZABA | 27 | 30 | ANDUEZA-UGALDE |
| KUTXA SARI NAGUSIA | ||||
| 2 | HOUSSET-SERRE | 30 | 19 | ARISTORENA-RUIZ de LARRAMENDI |
| 3 | IRAZUSTABARRENA-AROZENA | 27 | 30 | ETCHELECU-CONTIN |
1. partida
Promozio Sariko norgehiagokak eman dio hasiera
jaialdiari, 10:30 pasatxoan. Bertan emozioa, tanto piloteatuak eta joko ona
izan dira nagusi. Ia ordubetez aritu dira jo eta ke lau pilotariak, fin asko. Asko
zegoen jokoan denentzat, Isasmendi-Mendizabal bikoteak ezinbestekoa zuen
garaipena finalean izateko eta urdinek, aldiz, garaipena eskuratu zutenez
iragan astean, ez zuten hainbesteko estutasunik, hasiera batean, baina
kalkulagailua ez da lagun oso ona izaten eta tanto kopuru ahaztu eta
garaipenaren bila kantxaratu dira hauek ere. Oso berdindua izan da neurketa
hasiera-hasieratik (13-13, 17-17, 26-26) eta amaieran balantza hutsen bat edo
bestek desorekatu du. Honenbestez, martxoaren 4ko Beotibarreko finalean arituko
dira aurrez aurre Andueza-Ugalde eta Garmendia-Senper bikoteak.
2. partida
Ez
da espero bezain parekatu eta ikusgarria atera Kutxa Sari Nagusiari zegokion
lehenengo partida. Bi bikoteek zuten beharrezko irabaztea aurrera segi ahal
izateko eta Iparraldekoek lortu dute txartela. Maritxu Housset eta Amaya Serrek
eragozpen handirik gabe hartu dute aurrea markagailuan neurketaren lehen
txanpatik, urdinak lotuta eta nahi beste asmatu ezinda aritu baitira, eta
tartea handituz joan dira tantoek aurrera egin ahala: 2-1, 8-5, 15-9, 22-14,
28-17 eta 30-19. Berrogei minutuko jardunaren ostean, beraz, Mendizabal-Arrieta
bikotearekin batera Housset-Serrek egin dute finalerdietarako urratsa.
3. partida
Jaialdia itxi duen partida benetan luze, gogor,
bizi, parekatu eta emozioz beterikoa izan da, hasi eta buka. Ligaxkako multzo
honetako aurreko bi neurketak tanto bakarrarengatik erabaki ziren, 30-29ko
emaitzarekin, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Ordu eta erdi inguruko
iraupena izan du partidak eta oso maila onean aritu dira lau pilotariak,
atzelariak eutsiz, oso seguru, ia pilotarik galdu gabe eta aurrelariak hausten
eta tantoa amaitzen saiatuz. Irazustabarrena gazteak ederki ekin dio
neurketari, tanto bikainak lortuz eta pilota atzeratuz, baina, aurrean Amaia
Etchelecu izan du parez pare eta honek ezinezkoak ziruditen pilota asko
itzultzeaz gain atzean ere min egin die gorriei, pilota zazpi aldiz errebotera
bidaliz, besteak beste. Oso ongi lagundu dio Rebeka Contin kideari eta honek
ere ederki eutsi dio erronkari. Nagore Arozena lizartzarrak ere maila oso ona
eman du. Hona hemen markagailuko joan-etorriak: 4-2, 9-4, 14-11, 15/15, 22/22, 25/25, 25/28, 27/29 eta 27-30. Amaieran, baina,
ezinezkoa zen bi bikoteek irabaztea. Beraz, 25-28tik 27-29ra hurbiltzea lortu
badute ere Amaia Etchelecuren pilotakada batek desorekatu du balantza bikote
urdinaren alde. Lau pilotariek ondo merezitako txalo zaparrada jaso dute
ikusleen aldetik.
Finalerdiak Urretxuko Ederrena pilotalekuan
jokatuko dira datorren igandean, otsailaren 26an, goizeko 11etan hasita. Bertan
multzo bakoitzeko pilotariek modu gurutzatuan jokatuko dute, multzo bakoitzeko
lehenak bigarrenaren aurka, eta alderantziz. Hona hemen partidak:
2012ko otsailak 26, 11:00.
Ederrena, Urretxu
Finalerdiak |
||||
KUTXA SARI NAGUSIA
|
||||
1
|
Mendizabal-Arrieta
|
Muneta-Bordagaray
|
||
2
|
Etchelecu-Contin
|
Housset-Serre
| ||