06 mayo 2014
Oiartzunen finalak
Maiatzaren 10ean arratsaldeko 2:30tatik aurrera GIRIZIA pilota sailak antolatuta eta Josetxo Gamioren oroimenez, Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren 4 final jokatuko dira Madalensoro pilotalekuan.
Ramos-Zubimendi hernaniarrak izango dira finaletan.
Harrigarria da, joan dan urtean bigarren mailan jokatu zutela eta garaipena lortu ere. Aurten berriz, lehenego mailan aritu dira eta finala jokatzeko aukera izan dute. Finalerdietan Lazkano-Huegun izan zuten aurkari eta 25-15 irabazi zuten ederki lan egin ondoren.
.jpg)
