Irazustabarrenak eta Manzisidorrek 23-30 galdu zuten, ostiralean Gaskan,
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko finala.
Su-Berrikoek ederki estutu zituzten hernaniarrak.
Gaizki hasi zen partidua hernaniarrentzat, eta erremontada polita egin
bazuten ere, azkenean, txapela Su Berriko bikoteak eraman zuen.
Iluntzeko 20:00etan hasi zen partidua ostiralean, Donostiako Gaska
frontoian. Amaia Irazustabarrena eta Goiatz Manzisidor berehala jarri
ziren galtzen, 2 eta 8, Su Berriko Garmendia eta Aburuzaren kontra.
Hortik aurrera, ordea, erremontada polita egin zuen bikote
hernaniarrak. Markagailua oso modu paretsuan igo zen 20 tantotara.
Baina berdindu ondoren, Su Berriko bikoteak berriro egin zuen gora, eta
hernaniarrek ezin izan zuten gehiago egin txapela etxera ekartzeko.
23-30 galdu zuten, ondo borrokatu arren