LEHENENGO
KANPORAKETEN ONDOREN FINALERDIAK ERABAKITA
Goizeko 11:30etan hasi eta arratsaldeko 6rak arte etenik gabe guztira hamar partidu jokatu ziran.
- Huizi (hernaniarra) eta Andueza (Etxauriko nafarra)
- Aristorena (Etxarriko nafarra) eta Arrieta (hernaniarra)
- Urruty (Itsasuko baxenafarra) eta Irigaray (Baigorriko baxenafarra)
1. mailan berriz, promozioko mailan
gertatu bezala, partida orekatuak izan ziren eta ia denak gainera
hirugarren jokoan erabakiak. Maila hauetan joko erritmo biziagoaz
gain Euskal Herriko pilotaririk onenetakoak ikusteko aukera izan
zuten bertaratutakoek. Egungo munduko txapeldunek ez zuten hutsik
egin eta finalerdietarako txartela lortu zuten, bakoitzak bere
bikotearekin. Aipagarria izan zen Maria Saez gasteiztarraren
aktuazioa, izan ere, lehenengo aldia baitzen maila honetan aritzen
zena eta lehenengo kanporaketa partida galdu egin bazuten ere,
bigarren aukera ez zuten alperrik galdu. Erritmora jartzea lortu
bezain laister oso seguru agertu zen atzean eta joko sendoagoa
egiteko aukera izan zuen, horrek Etchelecu bere aurrelariari jokoan
gehiago sartzeko aukera eman zion eta honek erritmo bizia jarriz
arratsaldeko azken partida irabazi eta finalerdietara pasatzea lortu
zuten. Su-Berriko Naty Evaristti eta Maritxu Housseti ere, iazko
munduko kopako txapelduna, berdina gertatu zitzaien. Lehenengo aldiz
jokatzen zuten batera eta lehenengo jokoan elkar ulertze arazo batzuk
izan zituzten arren, ondorengo bi jokoak irabaziz zuzenean
finalerdietarako txartela lortu zuten. Iparraldeko beste bi bikoteek
ere ez zuten hutsik egin eta euren partidak irabaziz aurrera egin
zuten. Honenbestez, Maitane Aburuza eta Nagore Arozena, Su-Berriko
pilotariak, euren bikoteekin batera txapelketatik at geratu ziren.
Beraz, hauek dira finalerdietarako sailkapena lortu duten bikoteak:
- Evaristti (Su-Berriko argentinarra) eta Housset (Arbonako lapurtarra)
- Etchelecu (Donibane Loitzuneko lapurtarra) eta Maria Saez (Gasteizko arabarra)
- Leiza (Halsou-ko lapurtarra) eta Caset (Baigorriko baxenafarra)
- Halsouet (Urruñako lapurtarra) eta Borgaray (Osses-eko baxenafarra)