4. JARDUNALDIKO EMAITZAK. AZKEN FASERA PASAKO DIREN BIKOTEAK ERDI ERABAKITA AZKEN JARDUNALDIAREN FALTAN.
1. mailan , oso partida parekatuak ikusteko aukera izantzuten
bertaratutakoek. Lehenengo partidan Manzisidor eta Maddi Mendizabal
beraien lehenengo garaipena lortzeko zorian egontziren baina azkenean
28nako berdinketarekin zeudela, Manzisidor txokoan dejada indartsua
egiten saiatu zan ta txapa jo zuen. Azken tantoa berriz Garmendiak egintzuen txokoan luze moztuz. Manzisidor pilotara iritsi bazan ere, pilotak
pikean jo eta ondorioz ezin izantzuen frontisera bueltatu.
Arratsaldeko
hirugarren partida (1. mailako bigarrena) izantzen denetan borrokatuena
eta azken unea arte erabaki etzena. Hain xuxen ere txapelketako bi
atzelari onenek jokatzentzuten elkarren aurka. Nagore Arozena Miren
Goikoetxea gaztearekin eta Maider Mendizabalek berriz Eluxka
Arrondorekin jokatu behar izantzuen, honek aurrelari titularra den Eli
Pagola gaztea ordezkatu behar izantzuelarik. Norgehiagoka oso gogorra izantzan, berdinketa ugari egontzian
eta azkenean Goikoetxea eta Arozenak aurrea hartzea lortu zuten arren,
28-26ko emaitzarekin..., Maiderrek eginiko bi tantoen ondorioz 28na
berdintzea lortu zuten gorriek. Ondoren urdinak 29ra aurreratu ziran,
baina azken tantoa etzuten bereganatu 29ko berdinketa egontzalarik.
Azkenean Maiderrek pilota 9. koadrora luze jo eta Arozenak frontisera
ozta-ozta itzulitako pilota ondo aprobetxatu zuen txokoan mozketa
zehatza eginaz eta ez Goikoetxeak ezta Arozenak ere ezin izantzuten
pilota frontisera bueltatu. Honenbestez, Pagola eta Maider Mendizabalek
zuzenean finalerako txartela lortu zuten, azken jardunaldiaren faltan
sailkapeneko lehenengo postua ziurtatua baitaukate.
Azkenik,
Evaristti eta Argainek arratsaldeko azken partida ezin izantzuten
irabazi nahiz eta ia partida osoan aurretik joan ziren arren.
Irazustabarrena-Senper bikote gaztea nahiko hotz hasi zen, baina partida
aurrea joan ahala Senper pilota gogorrago jotzen hasi zen, Evaristti
aurrelaria gainetik pasatuz, eta Irazustabarrenak izantzituen aukerak
ondo aprobetxatu zituen txokoan tanto politak lortuz. Bikote beteranoak
finalerdietarako sailkapena lortzeko borrokan mantentzeko derrigorrezkoa
zuen partida irabaztea, baina partida galdu ondoren oso zaila daukate
azken jardunaldian partida irabazteko, batez ere Evaristtik ezin baitu
azken jardunaldiko partida jokatu eta ordezko batek aritu beharko du.
Azpian orain arteko sailkapena.