Emakumea Pilotari facebook etik jasotako kronika:
Larunbatean
Lezon jokaturiko partidetan ezaugarri komuna egin zuen ikaragarrizko
hotza izan zen. Partida bat baino gehiagotan pilota berotzen ere nahiko
la izan zuten pilotariek. 2. mailako partidetan gogorrena
arratsaldeko azkena izan zen, bertan Tijero eta Errastik ozta-ozta lortu
zuten garaipena Indo eta Lucasen aurka eta ondorioz finalerdietarako
sailkatzeko urrats garrantzitsua eman zuten. Etxegia eta Perezek ere
aurreikuspenak betez espero baino errazago bereganatu zituzten Jauregi
eta Arriola. Bi hauek ez zuten oso partida ona jokatu eta ondorioz orain
arteko partidetan erakutsitako maila ez zuten eman. Hasieratik
markagailuan atzean geratu ziren eta Etxegia eta Perezek ez zuten lan
gogorra izan 30era iristen. Arruti eta Beldarrainek berriz zuzeneko
arerioak zituzten Redondo eta Labaka mendean hartu ondoren,
finalerdietarako txartelaa lortzeko pauso
garrantzitsua eman zuten, sailkapen orokorrean laugarren postutik
hirugarrenera pasatuz. Redondo eta Labakaren kasua berriz alderantzizkoa
izan zen. Laugarren postura jeitsi dira eta ondorioz finalerdietarako
txartela lortu nahi badute derrigorrez azken jardunaldiko partida
irabazi beharko dute eta ondoren sortu litezkeen berdinketen
erresoluzioaren zain geratu. Azken jardunaldia beraz oso interesgarria
izango da eta emozioz betea, ematen diren emaitzen ondorioz berdinketa
ugari egon bailitezke sailkapen orokorrean. Gogoratu lehenengo bikote
sailkatuak zuzenean finalerako txartela lortuko duela eta bigarren eta
hirugarrenak finalerdia jokatu beharko dutela. Dena puri-purian dago
beraz (azpian orain arteko sailkapena).