04 enero 2011
Pala ikastaroa umeentzat
Hernaniko Pilota Elkartearen eskutik, urtarriletik ekainera pala ikastaroa antolatu da, pala-eskola bezela ezagututa.
Ikastaroa urtarrilak 11ean hasiko da eta ekainean amaituko da San Joanetako txapelketarekin.
Entrenamendu orduak 4,45tik 5,45 ra Astearte eta ostegunetan kiroldegiko pilotalekuan.
8,9 eta 10 urteko neskatoei zuzenduta dago ikastaroa.
Bertan pare hartu ahal izateko umeek kiroldegiko bazkide izan behar dute.
Ba dira urte batzuk, 3 edo 4, ikastaro hau egiten dela. Orain arte Tilosetako edo/ta Elizatxoko pilotalekuetan egin izan da.