Goikoetxea | 30 | BAKIO | 13 |
Huizi | |||
|
|||
Irazustabarrena | 26 | Pagola | 30 |
Semper | Arrieta |
*Jubenilen 2. partiduak berriz 68 minutuko iraupena izan zuen. Beldur ziran frontisaren altuera motxagoa dalako ta neurria hartu arte pilota batzuk goregi bota zituzten.
Haseran 12-8 tanturarte gorriak nagusi izan ziran. Partida oso luzea zijoan, 36 paletakadako tantorik ere egon izan zan tarte horretan. Atzelari gorriari eskuinean baba bat lehertu zitzaion arte. 12-12koan izan zan aurreneko berdinketa, ondoren 15-15, 17-17. Hemendik aurrera urdinak aurretik. Hurrengo berdinaketa 23-23an eta azkenekoa 26-26 ean. Nekearen ondorioz eta aurkarien zuhurtasuna ta segurtasunari aurre ezin eginez gorriek 3 huts egin eta 26-29 aurreratu ziran urdinak. Azkeneko tantua berriz sakez lortu ta honekin garaipena. Daukaten adina kontutan hartuta, lan txukuna egin zuten laurek.Tantu politak eta oso jokatuak ikusi ahal izan genituen.
ZORIONAK..................... Datorren astean finala HERNANIarren artean. Apustuak onartzen dira.....
NAGUSIETAN:
Mancisidor-Lucas 24 // 30 Tornosolo(Bizkaia)
OBERENA(Nafarroa) 25 // 30 INTXAURRONDO(Gipuzkoa)
Hernaniarrei partidua aldapa gora hasi zitzaien. 15-15 eta 21-21 berdintzea lortu zuten baina ezin harrapatu ibili ziran. Aurkariek ederki ikasia ekarri zuten atzelariaren aurka egin behar zutela, eta partiduko pixu guztia hor joan zan.
Intxaurrondo taldearen garaipena ezustekoa izan zan, denbora luzez atzetik ibili baldin ba ziran, aurkarien nekeari gain hartuz garaipena lortu zuten.