22 junio 2025

EHko Paleta Arjentinarreko Trinketeko Finala Iruran

 

Gaur Irurako Ametsa trinketean jokatu da Euskal Herriko paleta arjentinarreko trinketeko finala. Oberena eta Hernani izan dira aurrez aurre.

Partidua hasieran nahiko berdindua joan da, 8-7ko markagailuarekin, baina une horretan Hernaniko atzelariak min hartu du eta hortik aurrera errenkan ibili behar izan du partida osoan. Hala ere, Hernanikoek 21 tanto egitea lortu dute, ahalegin handiz.

Azkenik, txapeldunak Oberena taldeko Haizea Salanueva eta Uxue Murillo izan dira. Zorionak txapeldunei eta parte-hartzaile guztiei, eta bereziki Izaskun Arrosagaray eta Maider Mendizabal Hernaniko pilotariei erakutsitako adoreagatik!






21 junio 2025

Neska Infantilen Topaketa Tilosetako Frontoian

Giro Beroa, Pilotari Giroa

Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.

Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.

Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.

Kanpoan Ikasten Ari Direnak 

Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.

Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!

Infantilak denboraldi amaierako txapelketa

 Hernaniko kiroldegiko frontoian burutu dute txapelketa maiatza eta ekaina bitarte.



Infantilen topaketak Oreretan

Errenteria, Oiartzun eta Hernaniko infantilan elkarren aurka aritu dira jokatzen Otsaila eta Apirila bitartean.

Topaketa hauen amaiera Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izan zen apirilaren 5ean.



08 junio 2025

Gipuzkoako bosterdian Banakako txapelketaren finalak

 

Lau kategorietako finalak jokatu dira Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan.

Atzo, Hernaniko kiroldegiko frontoian, Gipuzkoako banakako bosterdiko txapelketako lau final jokatu ziren. Lehen partidak oso parekatuak izan ziren, baina azken finala bi hernaniarren arteko lehia izan zen. Amaiak nagusitasunez irabazi zion Enarari, eta argi geratu zen esperientziak asko balio duela.

Finalerdietan alde batetik Joana Tolaretxipik Aranburu, txapelduna izan denaren aurka jokatu zuen eta gutxigatik galdeu, bestalde Maddi Iriondok ere Balerdi izan zuen aurkari finalerdietan eta Joana bezela gutxigatik galdu zuen finalerdia.

FINALETAKO EMAITZAK MAILAZ

2025/06/0716:00125 - 17INTXURRE-LULUAGABEHAR ZANA-IRAZUSTAG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-J2 (Finala)
2025/06/0716:00225 - 19BEHAR ZANA-ALDAZABAL H.BEHAR ZANA-LASAG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-J1 (Finala)
2025/06/0716:00318 - 25BEOTIBAR-BALERDIBEOTIBAR-ARANBURUG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-N2 (Finala)
2025/06/0716:00425 - 9HERNANI-IRAZUSTABARRENAHERNANI-MACICIORG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-N1 (Finala)

04 mayo 2025

GRABNI 2025: Hernaniko ordezkarien parte-hartzea Mendizorrotzan



Atzo, Mendizorrotzan jokatu ziren GRABNI txapelketako finalak, giro bikain eta lehiakor batean. Gipuzkoa ordezkatuz, Hernaniko lau pilotariak paleta goma modalitatean hartu zuten parte, eta euren mailako onenekin neurtu ziren.

Sub22 mailako finala: Enara Macicior eta Ane Kerejeta, borroka eta emozioa
Sub22 mailan, Enara Macicior eta Ane Kerejetak partida ikusgarria jokatu zuten. Lehia oso gogorra izan zen, berdinketa ugari izan zituen eta tentsio handiko uneak bizi izan ziren. Gure neskak 24-27 aurretik jarri ziren, baina Bizkaiko ordezkariek 27ra berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera, markagailua 29-27ra iritsi zen aurkarien alde, baina hernaniarrek adorez borrokatu eta 29ko berdinketa lortu zuten. Azken tantoetan, ordea, fisikoki indartsuago agertu ziren bizkaitarrak, eta 30-29 galdu zuten gureek. Partida ikusgarria izan zen, eta Hernanikoek maila bikaina eman zuten, nahiz eta azken unean txapelak ihes egin.
Nagusien mailan: Nafarroa nagusi, Maider Ardanaz protagonista
Nagusietan, Nafarroako ordezkariek nagusitasun handiz irabazi zuten. Maider Ardanaz atzelariak erakustaldi ikusgarria eman zuen, hutsik egin gabe partida osoan eta edozein tokitik tantoak eginez. Partida hasieran, Hernanikoek 2-0 aurretik jartzea lortu zuten, baina ondoren Nafarrak erritmoa igo eta partida euren alde eraman zuten, gureak 12 tantotan geratuz. Egia esan, Nafarrek ez zuten aukerarik eman, eta txapelak merezita eraman zuten.

Gipuzkoako hautatzaile eta entrenatzailea Maider Mendizabal izan zuten.






29 marzo 2025

Emakume Pilotarien Jardunaldia

Martxoak 27tik hasita, ekintzez beteriko hiru egun ospatu dituzte, Zestoan eta Azpeitian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urteurrenean: erakusketa, raketisten inguruko proiekzioa, topaketak, bazkaria, hainbat espezialitateko goi mailako jaialdia, omenaldia...


Gipuzkoako Federazioko web orritik jasotakoa:

Gaurtik hasita, ekintzez beteriko hiru egun ospatuko dituzte, Zestoan eta Azpeitian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren 100. urteurrenean: erakusketa, raketisten inguruko proiekzioa, topaketak, bazkaria, hainbat espezialitateko goi mailako jaialdia, omenaldia...

2025eko abuztuan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) 100 urte beteko ditu, eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatuko ditu urtean zehar. Gipuzkoako Emakume Pilotarien Jardunaldia da, hain justu, horietako bat: gaurtik larunbata bitarte izango da (martxoak 27, 28 eta 29), Zestoan eta Azpeitian. 

Jardunaldi horren xehetasun guztiak prentsaurrean aurkeztu dituzte gaur, Zestoan, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente Itziar Lete Andonegik, Zestoako alkate Mikel Arregi Urrutiak, Azpeitiko alkate Nagore Alkorta Elorzak eta Gloria Agirre 'Aizarnako Txikita' raketista profesional ohiak.

Jardunaldian parte hartuko dutenei, "eta, bereziki, Zestoako eta Azpeitiko Udalei" eskerrak emanez hasi du agerraldia Letek: "Zuen prestutasun eta laguntzarik gabe, benetan, hau ez zela posible izango".

Azpeitiko alkateak federazioa zoriondu du bere mendeurrenagatik eta horrelako jardunaldia antolatzeagatik, "emakumeak protagonista" izango dituena. "Oso garrantzitsua da ikusgarritasuna ematea emakume pilotariei eta pilota munduan lanean ari direnei, eta baita erreferenteak izatea ere. Eta hemen bi ditugu", adierazi du, 'Aizarnako Txikita'-ri eta Leteri aitortza eginez. Jendea ekitaldietara animatuz bukatu du bere tartea.

"Askotan pentsatzen dugu emakumeak pilotan duela gutxi hasi direla. Adibidez, raketisten inguruan inoiz zerbait entzun bai, baina jakin ezer gutxi. Gizonezkoak bazinate, ederki jakingo genuen", azaldu du, bere aldetik, Zestoako alkateak. "Injustizia hori" azpimarratzeaz gain, herrian horrelako ekitaldiak izatea "ohore handia" dela adierazi du.

'Aizarnako Txikita' oso pozik agertu da: "Izugarrizko ohorea da zuekin hemen egotea eta errekonozimendu hau jasotzea. Gurekin gogoratzen direla ikustea oso pozgarria da. 'Zerbait egin genuen', pentsatzen duzu. Asko kostatu zitzaigun, batez ere hasieran. Baina pilotak asko eman zidan". Bere ibilbideari errepasotxo bat eginez, mutil pilotari batek hari esandako "gauzarik polittena" oroitu du: "Tú eras una estrella. Tú hacías ballet con la pelota" (Zu izar bat zinen. Zuk balleta egiten zenuen pilotarekin). "Bazeuden asko ezin gintuztenak hor ikusi, gu sukaldera eta etxera. Baina beste askogandik baloratuta sentitu gara". Gaur egungo neskek dituzten aukera eta baliabideengatik pozik mintzatu da Agirre: "Aurrera doazela ikustea oso pozgarria da".

Gaur bertan hasiko da Emakume Pilotarien Jardunaldia, emakumeen euskal pilotak Gipuzkoan izan duen bilakaerari buruzko erakusketa batekin; ostegunetik larunbatera izango da ikusgai, Zestoako Udal pilotalekuan.

Horrez gain, ostiralean, Jon Juanes Iragorrik zuzendutako 'Raketistak lehen eta orain' dokumentala ikusteko aukera izango da, Zestoako Kultur Etxean. Goizean herriko ikastetxeko ikasleek izango dute emanaldia. Eta arratsaldean, berriz, nahi duen orok izango du dokumentala ikusteko aukera, eta sarrera doan izango da. 'Aizarnako Txikita' ere bertan izango da.

Larunbata ere ekintzez beterik dator. Goizean, Azpeitian, neska pilotarien eskuzko eta paletako topaketa izango da, Izarraitz frontoian, eta ondoren bazkaria izango dute Berdura plazan, Elikagunearen eskutik. Eta arratsaldean, Zestoan, goi mailako pilota jaialdiaz gozatzeko aukera izango da, Udal kiroldegiko pilotalekuan. Bertan, gainera, “Aizarnako Txikita' eta Gipuzkoako emakumeen pilotan esanguratsuak izan diren beste hainbat emakume omenduko ditugu.

Hauexek dira, hain zuzen ere, egitarauaren xehetasunak:



Infantilen Udaberri txapelketa

 Hernani,Altzo eta Oiartzungo infantilak Udaberri txapelketa jokatzen ari dira. Bost bikoteak ari dira parte hartzen.

Argazkian Hernanin jokatutako jardunaldiko partaideak.



27 marzo 2025

Mutrikun emakumeen II. pala topaketa arrakastatsua

HITZA Lea-Artibai-Mutriku Busturi aldeko Kronikatik jasota:

Deba, Hernani, Zizurkil, Durango, Zumaia, Azkoitia, Zornotza eta Mutrikuko 24 emakume palista batu ziren domekan [martxoak 23] Emakumezkoen II. Pala Topaketetan, Mutrikun. 19 urtetik hasi eta 65 urtera arteko emakumeen bilgune izan zen Egaña frontoia, eta antolatzaileek adierazi dutenez “oso ondo” joan zen eguna. 

Egun osoan zehar aritu ziren palan. Ligaxka bat egin zuten, eta arratsaldean finalerdiak eta finala jokatu zuten. Hala, Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpa mutrikuarrak gailendu ziren: “Ez ziren bikote izan hasieratik, baina arratsaldean jende gutxiago geundenez, berriro antolaketa egin eta bi ahizpek irabazi zuten”. Antolatzaileek adierazi bezala, herriko jendea ere bertaratu zen frontoira, baita Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea ere: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Mutrikuko Udalari, Egaña frontoiaren proiektua aurrera eramatearren, eta topaketak antolatzeko orduan emandako laguntzagatik”.

Egun guztia frontoian igaro ondoren, “oso pozik” agertu dira emakume palistak, eta parte hartzaileek topaketak antolatzen jarraitzeko eskaera egin zieten antolatzaileei: “Oso pozik gaude topaketekin, eta gure helburua, urtero mantentzea ez ezik, urtean birritan egitea izango litzateke. Hau da, 2025. urtea amaitu aurretik beste topaketa batzuk egitea gustatuko litzaiguke. Horrez gain, datorren urtera begira emakume palisten txapelketa berreskuratu nahi dugu; izan ere, Muruaitz frontoiko ordutegiaren eta Covid-19aren ondorioz, bertan behera utzi genuen, baina 2026ko helburua, txapelkera berreskuratzea izango da. Izan ere, emakume paliston helburua herri desberdinetako emakumeak ezagutu, eta herrian emakumeen pala bultzatzea da. Beraz, bide horretatik, lanean jarraituko dugu”. 





16 marzo 2025

GRABNIko 1.Jardunaldia



2025ko Martxoaren 15an
Jubenilak
GIPUZKOA:Aldazabal,Ugartemendia2130NAFARROA:Larraza,Zabalza
22 Azpi
GIPUZKOA:Macicior,Kerejeta2330NAFARROA: Purroy,Eguzkiza
Nagusiak
GIPZUKOA:Irazustabarrena,Eizmendi2230NAFARROA:Salanueva,Ardanaz

 Atzo, martxoaren 16an, GRABNI txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen Gipuzkoan, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen artean. Nafarroako taldeak erakustaldi bikaina eskaini zuen, hiru mailetan nagusitasuna erakutsiz eta partida guztiak irabaziz.

Gipuzkoako selekzioan, bertako klubetako pilotariek parte hartu zuten. Nahiz eta partidak lehiatuak izan, Nafarroako taldeak sendotasun handiagoa erakutsi zuen eta garaile atera zen maila guztietan.

Aipagarria da Nafarroako selekzioaren indarra, GRABNI txapelketarako 50 talde aurkeztu baitituzte, parte-hartze handiena duen federazioa izanik. Honek argi uzten du Nafarroako pilota-maila altua eta txapelketa honetan duten lehiakortasuna.

Laburbilduz, lehen jardunaldiak Nafarroaren nagusitasuna erakutsi du, baina txapelketak aurrera jarraitzen du eta ikusteko dago nola garatuko diren hurrengo jardunaldiak.

OHARRA: Abadiñon, 2025eko martxoaren 14a 

Euskadiko  Pilota  Federazioak  bere  jarrera  adierazi  nahi  du Espainiako  Pilota Federazioak  eta  Kubako  Euskal  Pilotako  Federazioak gure  erakundearen eta Nazioarteko  Euskal  Pilota  Federazioaren  (NEPF) aurka Kiroletako  Arbitraje Auzitegian (KAA) aurkeztu duten salaketaren ondorioz sortu den egoeraren aurrean. 

NEPFk  berriki  jakinarazi  du  ez  duela  baimentzen  ordezkaritza  espainiarra  duten pilotariek txapelketa ofizialetan parte hartzea, eta, praktikan, horrek Espainiako Pilota Federazioa eta haren baitan dauden federazioak, hala nola Nafarroako Euskal Pilota Federazioa  eta  Errioxako  Pilota  Federazioa,  NEPFren  babespean  antolatutako lehiaketetatik kanpo uztea ekarri du. Testuinguru honetan, NEPFko kide iragankor gisa, irizpide  bera  aplikatu  behar  dugu  gure  txapelketetan, koherentzia  eta  erantzukizun osoz jokatzeko,  eta  erakundean  dugun  kide  izaera  arriskuan  jar  dezakeen  edozein erabaki saihesteko. 

Elkarlana eta irtenbideak bilatzeko asmoz, atzo, 18:00etan, Errioxako Pilota Federazioa eta  19:00etan  Nafarroako  Euskal  Pilota  Federazioa  bilera  batera  deitu  genituen Gasteizen. 

Errioxako Pilota Federazioa bilerara etorri zen, eta egoera sakon aztertu zen, baina ez zen lortu jarrera argirik hartzea. Ondorioz, eta NEPFk ezarritako irizpideei jarraituz, ezin izan genuen onartu GRABNI Txapelketan parte hartzea. 

Bestalde,  Nafarroako  Euskal  Pilota  Federazioarekin  izandako  bilerak  aukera  eman zuen  jarrerak  trukatzeko  eta  egoera  argitzeko. Gure  testuingurua  azaldu ondoren, ulermena  eta  elkarrizketarako  prestutasuna  erakutsi  zuten.  GRABNI Txapelketarako Nafarroako Federazioaren aurkezpenean egindako adierazpenak begi onez ikusi dira, hori dela eta, GABNI Txapelketan parte hartuko du.  

Argi utzi nahi dugu ez dela gure borondatez hartutako erabakia, baizik eta Espainiako Pilota Federazioak KAAn Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren aurka aurkeztutako salaketaren  ondorio  zuzena.  Salaketa  honek  egoera  konplexua  sortu  du,  eta ardura handiz jokatu behar dugu, NEPFn gure kide izateko eskubidea arriskuan ez jartzeko. Hala ere, gure helburua pilotarien eta euskal pilotaren alde lan egitea da, beti ere haien garapena eta hazkundea bermatzeko baldintzarik onenak eskainiz.  

Etorkizunean, Errioxako Pilota Federazioarekin lankidetza berreskuratzeko baldintza egokiak sortuko direlakoan gaude, betiere nazioarteko araudiekin bat datorren esparru instituzional batean. 

 EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOKO ZUZENDARITZA BATZORDEA