11 noviembre 2013

Ezker Hormako Emakumea Pilotari txapelketa larunbatean hasi zan

Anoetan jokatu ziran sei partiduak.

Gogoratu behar da txapelketa honen berezitasunik handiena bikote orekatuak osatu ondoren elkarren aurkako txapelketa jokatzea dela. Bikote horiek osatzeko Emakume Batzordea biltzen da Gipuzkoako Federazioaren baitan; bertan dauden ordezkariak elkarteetako bi ordezkari, bi pilotari eta federazioko bi/hiru  kide direlarik. Urtetik urtera bikote desberdinak osatzen dira. Bikote horiek elkarte desberdinetakoak izaten dira eta inoiz elkarrekin jokatu gabekoak (bikote gehienetan). Horregatik, txapelketaren aurreneko jardunaldiak bikoteak elkarren jokua ezagutzeko balio izaten du. Hala ere, txapelketa indartsu hasi da eta larunbateko partiduak oso luze joan ziran.

1.Mailan 6 bikote eta 2.mailan 7 bikote aurkeztu dira. Denak denen aurkako liga jokatuko dute. Finalak Abenduak 28an Tolosako Beotibar pilotalekuan izango dira.

Hona hemen 1. Jardunaldiko emaitzak:

2.MAILAN

2013ko AZAROAK 9  ANOETA 15:30
Etxegia-Ariznabarreta2930Arruti-LUCAS
Gutierrez-PEREZ3018Indo-Aizpurua
JAUREGI-Redondo2830TIJERO-Muga

1.MAILAN

Maider Mendizabal-GUTIERREZ2430GOIKOETXEA-ARRIETA
SENPER-HUIZI3024Garmendia-Maddi Mendizabal
PAGOLA-Senperena2130Arozena-Errasti