Asteburuan Nagusi mailan, 2. mailako finalerdiak jokatu ziran.
Finalerdi batean, ostiralean jokatutakoa bi talde hernaniarrak aurrez aurre.
G.Jauregi-E.Perez 30 -21 G.Tijero-E.Gutierrez.
Partidu luzea. Hiru zati izan zituen, haseran Jauregi-Perez 11-4ean aurrea hartu zuten. Ondoren Tijero-Gutierrez esnatu eta berdinketa lortu ondoren irabazten egon ziran tarte batean. Azkeneko berdinketa 21ean eman zan eta hortik aurrera, galtzaileak gehiegi arriskatu zuten (tantoak galduz irabazi beharrean) eta irabazleak ongi eutsi zioten galtzaileen erasoei (arriskatu gabe, piloteoari ongi erantzunez), Jauregi-Perezek lortu zuten garaipena.
Finalak Urriak 26an izango dira.