11 mayo 2013

Hemen gaude berriro

1995. urtean Hondarbiko Soroeta pilotalekuan jokatu zan 1. emakumezkoen pala txapelketa. Txapelketa "Norberto Trantxe" epaile izandakoari esker abiatu zan "Emeki" elkartearen babesarekin.
Azkeneko txapelketa 1998. urtean jokatu zan, "alarde" kontuak tarteko.

Baina gaur 18 urte eta gero, orduan ibilitakoak elkartu dira bertan (berriren bat ere azaldu da). Goizeko 10 etatik 14 era jokatu dituzte hainbat partidu; horretan zortzi bikote animatu dira.Han bertan momentuan egindako taldekatzea egin ondoren. Txapelketa amaitu ta gero sari banaketa egin da Olagarro elkartean izan dute otordua eta kantu ordua.
Bertaratutako jokalariak: Aia, Aizarna, Altza, Doneztebe, Egia, Goizueta, Hernani, Hondarbi, Igantzi, Irun, Lasarte eta Soraluzetik etorritakoak izan dira.