![]() |
TXAPELDUNAK: Bizkaitar gazteak 2. mailakoa eta argentinarrak eta gipuzkoarrak 1. mailakoa. |
| Final bikain baten ondoren, Evaristti-Mendizabal bikoteak 30-29 emaitza lortu zuen I.Agirre-Etxanizen aurrean.
Finala luzea, ondo jokatutakoa eta emozioz betea suertatu zen azken unerarte. Galtzaileek unero aurretik izan ziren markagailuan eta azken txanpan abantaila nabarmenenarekin gainera (22-28). Halere, aurkariek hartutako arriskuek eta Leitzako aurrelariak zein Etxebarria-ko atzelariak eginiko huts bakan batzu 29-29nakora eraman zuten lehen mailako finala. Puntu horretara iritsita edozeinek zuen txapelak jansteko merezimendua egina baina azken tantua ‘gipuzkoarrek’ egin zuten. asko kostata baina faboritoek lortu zuten garaipena. 2. mailakoan, bizkaitarrak aixe lortu zuten garaipena. Arrizabalaga eta Villanueva-k uste baino errazago gainditu zituzten Murua eta Senperena gipuzkoarrak (17-30). Bikaina benetan aurrelari bizkaitarraren erakustaldia.
|
|
