20 enero 2013

Pala Taldea ere Wukroren alde Salillas ultrafondoko korrikalariarekin

Xabier Salillas ultrafondoko korrikalari hernaniarrak 700 kilometro egingo ditu korrika Hernani Wukrorekin ONG-GKEaren alde. Bihartik hasi eta igandera bitarte, zazpi egunez egingo du korrika Sagastialdeko atletismo pistan. Egunero, 100km egingo ditu. Salillas ez da bakarrik arituko, Hernaniko talde ezberdinen eta zenbait norbanakoren laguntza ere izango du, tarte batzutan berarekin korrika egiteko animatu baitira.
Pala taldea ostiralean arratsaldeko lauretan arituko da.

Hernaniko talde ugari eta pertsonaia ezagunak
Hernaniko talde ugarik eman dute izena dagoeneko: erremontista taldea (Endika Barre­netxea hernaniarra tartean dela), Musika Eskolako kide­ak, emakume korrikalariak, Udal gobernu taldea, Men­di­riz Mendi, Kronika eta Dobe­ra... Horiez gain, pertsonaia ezagunak ere izango dira: Porrotx eta Mari Motots, Oscar Terol, Cabestany...