30 diciembre 2012
Atano III finalak
Finalean parte hartu duten pilotariak.
Jubenilen emaitza:
INTXURRE 30-28 SUBERRI
Atano III ean izugarrizko partiduak ikusi ahal izan dira. Futboleko Euskal Selekzioaren aitzekiarekin, jende asko hurbildu da Atanora eta sekulako partidua ikusi ahal izan da 1.mailako jokalariak eskeinitakoa; 95 minutu pilota ta pala astintzen. Hernaniar gazteak, Goikoetxeak hasieran tanto ederrak egin ahal izan du. Bikote urdina (Miren Goikoetxea-Arozena)24 tanturarte markagailuan aurretik joan dira. Borroka gehiena atzekaldean izan da; aurrelarientzat oso zaila zan sartzea pilotak abiadura handian zijoalako atzelarien indarraren erruz. Pagolak partidu amaieran tantua bukatzen asmatu du eta azkenean Gorriak 30- Urdinak 28. Sekulako partidua, afizioa pizteko modukoa izan da.
Emaitza beraz 1. mailan Eli Pagola-Maider Mendizabal 30-28 Miren Goikoetxea-Arozena.