Hernaniko Kronikatik jasotako artikulua:
Hernaniko Palistek sail propioa izango dute aurrerantzean
Badira 20 urte Hernanin Pala Taldea sortu
zenetik. Orain arte, CD Hernani Kirol Elkarteko Esku Pelota sailean egon
da Pala Taldea. Baina aurtengo denboralditik aurrera, sail
propioa izango du.
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak edota Gipuzkoakoak, bost
modalitate bereizten dituzte euskal pilota jokoan, erramintaren
arabera: esku-pelota, palako modalitateak, xistera bidezko
modalitateak, sare bidezkoak eta modalitate zuzenak.
«Logika eta koherentzia horri jarraituta», Hernaniko Pala Taldeak ere,
sail propioa izango du Hernanin, denboraldi honetatik aurrera. «Orain
arte, CD Hernani Kirol Elkartean, Esku Pelota sailean kokatzen zen gure
taldea, baina azken batean, bada desberdintasun nabarmen bat: guk
erraminta erabiltzen dugula, alegia. Horrexegatik, Pala saila sortu
dugu CD Hernani Kirol Elkartean».
Kasualitaterik ez
Gaur egun, 24 palista federatu daude Hernanin; horietako 10, berriak dira, gainera. Palisten hitzetan, «hau ez da kasualitatea. Duela 20 urte Pala Taldea sortu zenetik, lan eta apustu sendoa egin da, eta egun, emaitzak ikusten ari gara». Kadeteetan 10 palista daude orain, federatuetan hasiberriak. Jubeniletan berriz, 5 dira federatuak, eta nagusietan, 9. Guztiak emakumeak dira, baina palistek argi dute: «taldeak ez du generorik eta ateak zabalik ditugu. Arazo bakarra tokia izaten da».
Maila ezinhobea
Hernaniko Pala Taldeak bi modalitatetako hainbat txapelketatan hartzen du parte urte osoan zehar. Irailetik martxora bitartean, Ezker Hormako txapelketetan eta martxoan Trinkete txapelketak jokatzen hasten dira ekainerarte.
Taldearen izaera sendotzea helburu
Denboraldi honetatik aurrera sail propioa izateko eskaera,
helburu jakin batzuk lortzeko egin dutela adierazi dute Hernaniko
Palistek.
«Taldeak bere tokia badu. Ez da kasualitatea 24 fitxa izatea. Lan
haundia egin da, eta orain, taldea sendotu eta beste ikuspegi batetik
hartzea da gure asmoa. Gure izaera badugu, eta orain, beste askatasun
bat izango dugu, gure buruaren jabe izango gara, eta kudeaketa eredu
dinamikoagoa eta parte hartzaileagoa bultzatuko dugu».
Bestalde, federatutako jokalariez gain, aisialdi moduan palan aritzen
direnek osatutako taldea eta Pala Eskola indartzea dituzte helburu.
«Pala Eskola urtarrilean jartzen dugu martxan, 9-10 urte inguruko
haurrentzat. Ezinbestekoa da hau, Klubeko harrobia bertan baitago».
Hurrengo erronka, toki gehiago lortzea izango dute. Oraingoz, Hernaniko
Kiroldegiko frontoian 6 ordu dituzte federatuek, eta 2 infantilek. Gipuzkoako Federazioak berriz, teknifikazio orduak ematen dizkiete goi-maila hartu
nahi dutenei, eta ia jubenil guztiek aprobetxatzen dute aukera.
«Ereñotzun frontoia egingo dela ere entzun dugu, eta aprobetxau egingo
dugu!».