03 mayo 2012

Aste burua topera dator

Datorren asteburuan, Maiatzaren 4etik 6ra bitarte gure pilotariak betekada izateko moduko partidu mordoa jokatu beharko dituzte.

Hasteko ostiralean iluntzean, GASKAko trinketan GIPUZKOAKO ELKARTEEN ARTEKO TRINKETA txapelketa hasiko da; lehian hernaniko 4 TALDE arituko dira. kopa moduan jokatuko dute 8 taldeek.
Jarraitzeko larunbatean, goizean eta arratsaldean 2 talde OPENSPAINan hasiko da (IRUÑAN)Trinketan eta arratsaldean  ESAITek antolatutako txapelketaren finalak OIARTZUNen.
Bukatzeko igandean, batzuk GRAVNeko ezker paretako FINALAK jokatuko dituzte(hiru hernaniar izango dira tartean) Mendizorrotzan(Gasteiz) eta besteak Iruñan segituko dute OPENSPAINan jokatzen trinketan.

Nolanahi ere, moldaketak egin beharrean aurkitu gera eta Oiartzungo finalean aurrelari berriekin aritu beharko dute Bi atzelari hernaniarrak.