11 diciembre 2011

Bibon IV. Nazio Arteko Pilota Txapelketako finalak

Gomazko Paletako Neskek aixe lortu dute sari nagusia, eskuzkoak –trinkete zein ezker horma- eta
Larruzko Paletako trinketistak azpitxapeldunak geratu dira.
Euskal Pilota selekzioaren emaitzak oso onak izan dira Munduko Pilota
Batzarrak abenduaren 3an hasi eta atzo bertan bukatu zuen IV.Nazioarteko
txapelketaren barruan. Txapela bakarra lortutakoa baina beste hiru azpitxapelduntzek
ere meritu ikaragarria dute bakoitzak berean jokamoldeko izarren aurka lortutakoak
izan baitira.

Txapela Irazustabarrena, Arrieta eta Saez-ek lortu dute. Josu Oleaga-ren neskek
ez dute inolako arazorik izan sari nagusia lortzeko bidean. Lorpena definitzerakoan bi
kontu nabarmendu behar dira; beraien maila oso ona dela eta bestalde, beste guztiei
asko kostatzen zaiela goma beteko jokamoldera ohitzea. Dena den, badira asko jokatu
lezaketen neskak eta aurrerantzean seguru lehia gogorragoak planteatzerik badagoela.