05 marzo 2011
II. EH-Irekiko Txapeldunak
Iñauterietan batzun batzuk Aritzbataldeko pilotalekuan. Arratsalde polita igaro degu Bi partidu, 2 maila, Bi emaitza berdinak.
2.Mailako finala 50 minutuko jokuaz, 7-7 berdinketa arte nahiko paretsu ibili dira naiz eta urdinek beti aurretik joan, Huizi atzean ongi eutsiz ta Pagola tantoa mozten. Ansotegi saiatu arren ezin aurrea hartu.Azkenean Hernaniar bikotearentzat txapela.20-30
1.Mailako finalean txapeldunak lan asko eginda irabazi dute. Oso ongi pentsatuta zuten partidua eta horrela egin dute; atzelariaren aurka jokatu ezker horman ahal den gehienez arrimatuz. Irazustabarrena asko saiatu da tantoa aurrean mozten, tanto ikusgarri batzuk eginez eta beste hainbeste arriskatuz. Gorriek oso seguru hutsik egin gabe ekin eta ekin. Arrietak ahal dun guztia eman du gorriei eusteko. Partidua luze joan da ordu bete baino gehiago. Bataz beste 4 tantuko aldea izan dute partida osoan.Azkenean 30-20